Imanol Pradales Lehendakaria izan da gaur goizean Goiuri Jauregian 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertakarien 50. urteurrena gogoratzeko ekitaldi instituzionalaren buru -Eusko Jaurlaritzak antolatua, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren bitartez, Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin batera-. Polizia Armatuak bost langile gazte hil zituen: Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, José Castillo eta Bienvenido Pereda. Gainera, ehun pertsona inguru zauritu ziren liskarretan.
Lehendakariak Martxoaren 3ko biktimak gogoratu ditu, eta azpimarratu du memoria betebehar etikoa dela biolentzia sufritu zutenekiko eta gizarte osoarekiko. Biktimen duintasuna eta konpromisoa lan-eskubideen eta pertsona ahulenen defentsan azpimarratu du baita ere, bereziki kontrako testuinguruan, eta berretsi du egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa memoriaren edozein politika publiko gidatu behar duten oinarrizko printzipioak direla. Mende erdi geroago, eskubide horiek erabat bermatzeko oraindik bidea egin behar dela onartu du, eta zeregin horretan Euskadiko hainbat elkartek lanean jarraitzen dutela.
Halaber, memoria oso eta inklusibo baten beharra defendatu du, «ateak eta leihoak irekitzeko» gai izango dena, jorratu gabeko tarterik utzi gabe, oraindik irekita dauden zauriak ixteko ezinbesteko baldintza gisa. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak biktimekin duen konpromiso pertsonal, politiko eta instituzionala berretsi du, eta esparru horretan kokatu du Martxoaren 3ko Memoriala abian jartzea, memoria demokratiko partekatua zainduko duen espazio komun gisa, instrumentalizazio eta jabekuntza alderdikoirik gabe.
Eusko Jaurlaritzako sailburu gehienak izan dira gaur goizeko ekitaldian. Horiekin batera, erakunde antolatzaileetako, Udaleko eta Foru Aldundiko ordezkariak, bai eta Euskadiko eta Arabako erakunde nagusietako ordezkariak ere. 1976ko Martxoaren 3ko gertakariak bizi izan zituzten pertsonak ere bertan izan dira: zauritu, atxilotu edo egun hartan paper aktiboa izan zuten pertsonak.
Ekitaldia txalapartaren soinuarekin hasi da. Alde artistikoa Leire López Pueyok eta Naiel Ibarrolak egin dute, ahotsa eta teklatua hurrenez hurren, martxoaren 3ko bi erreferentziazko obra aukeratu dituzte.
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…
Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…