Proiektuaren baitan, arte guneen zerrenda digitala eta plano inprimatua argitaratuko dira, eta, gainera, bisita gidatuak ere antolatuko dira.
Ortzi Alonso kultura zinegotziaren arabera, “helburua da Hondarribiko sormen-ekosistema ikusgarri egitea, arte espazioen presentzia indartzea eta herritarrei zein bisitariei informazio eguneratua eskaintzea”.
Arte guneek honako datuak bidali beharko dituzte martxoaren 30a baino lehen:
- Espazioaren izena
- Argazki bat (kanpoaldekoa, barrualdekoa edo logoa)
- Helbidea
- Arduradunaren izena
- Kontaktua (emaila eta telefonoa)
- Webgunea (badagoen kasuan)
- Sare sozialak
- Espazioaren deskribapen laburra (5–10 lerro: zer eskaintzen duzuen, jarduerak, ordutegiak…)
- Zerbitzu osagarriak (tailerra, erakusketa-aretoa, bisita gidatuak, tailerrak, denda…)
Halaber, baimen-orria sinatuta bidali beharko da, datuak eta irudiak webgunean eta proiektuarekin lotutako euskarrietan argitaratzeko baimena emateko. Dokumentuak eta baimen-orria maddalen.arte.gunea@gmail.com helbidera bidali behar dira.