Categorías: albisteak-berriak

26_0270 Bi pertsona atxilotu dituzte Donostiako etxebizitza batean indarrez egindako lapurreta bat ikertu ondoren

Donostiako Ertzain-etxeko ikerketako agenteek gizon bat eta emakume bat atxilotu zituzten atzo, osteguna, Astigarragan eta Gipuzkoako hiriburuan, etxebizitza batetik bitxiak lapurtzeagatik. Lapurtutako bitxien balioa 70.000 euro ingurukoa da.

Apirilaren 6an, Ertzaintzak, salaketa baten bidez, jakin zuen hainbat bitxi lapurtu zituztela Donostiako etxebizitza batetik. Horietako batzuk balio handikoak ziren, eta guztien balioa 70.000 euro ingurukoa zen. Hurrengo egunean, salatzaileak etxeko langileaz susmatzen zuela adierazi zuen.  

Hori guztia kontuan hartuta, Ertzaintzak ikerketa hasi zuen, eta lapurtutako bitxietako batzuk urrea salerosteko establezimenduetan berreskuratu zituzten, nahiz eta batzuk jadanik urtuta zeuden. Kontratuetan, saltzaile gisa etxeko langilea eta haren bikotekidea agertzen ziren.

Atzo, osteguna, bi pertsonak aurkitu eta atxilotu zituzten, jendea bizi den etxean indarrez lapurreta egitea leporatuta. Donostian latinoamerikar jatorriko 33 urteko emakumea atxilotu zuten, eta Astigarragan 22 urteko gizona, hori ere latinoamerikar jatorrikoa.  Bi atxilotuak polizia-egoitzara eraman zituzten zegozkion polizia-eginbideak hasteko.

Bikotea bizi den gela gaur miatu dute, eta bitxi gehiago aurkitu dituzte, eta orain horien jatorria ikertuko dute.

Polizia-eginbideak amaitzen dituztenean, atxilotuak epailearen eskuetan jarriko dituzte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

2 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

2 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

2 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

2 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

2 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

2 horas hace