Categorías: albisteak-berriak

Adinekoen bide-ezbeharrak prebenitzeko “100 aldiz begiratu” ekimena izango da Hondarribian, apirilaren 21ean

Datorren apirilaren 21ean, asteartea, Hondarribiak adineko pertsonen bide-segurtasuna ardatz duen “Arriskua gutxien espero duzunean dago. 100 aldiz begiratu” sentsibilizazio-jardunaldia hartuko du. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak sustatutako ekimen honen helburua bide-ezbeharrak prebenitzea eta segurtasun-ohiturak indartzea da.

Ekimen hau bereziki 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago, kolektibo horrek trafikoan duen zaurgarritasunari erantzuteko. Izan ere, datuen arabera, Euskadin 65 urte edo gehiagoko pertsonak biktimak dituzten 10 trafiko-istriputatik gutxi gorabehera 3tan inplikatuta daude. Gainera, 2025ean hildako oinezkoen %80k adin-tarte horretakoak ziren.

Testuinguru horretan, Josu Peña Gizarte Kohesioko zinegotziak azpimarratu duenez, “funtsezkoa da adineko pertsonek beren eguneroko joan-etorrietan segurtasunez jarduteko tresnak eta informazioa izatea. Ekimen honen bidez, arreta handitzearen garrantziaz jabetzea eta ohitura seguruak barneratzea bilatzen da”.

Egitaraua

Egun osoan zehar hainbat jarduera izango dira informazioa eskaintzeko, eguneroko ohiturak berrikusteko eta modu didaktiko eta atseginean ikasteko.

  • 11:00–14:00 eta 16:30–19:30: Kale-jarduerak, San Pedro kaleko 37.zenbakiaren parean. Informazio-guneak eta dinamika parte-hartzaileak izango dira, arrisku-egoerak identifikatzen eta prebentzio-neurriak ezagutzen laguntzeko.
  • 17:00: Bide-segurtasun jolasak, Kasino Zaharrean.
  • 18:30: Sergio Arrospideren umorezko bakarrizketa, Kasino Zaharrean.

Bide-segurtasun jolasetan eta umorezko bakarrizketan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da www.hondarribia.eus/eu/gizartezerbitzuak/100-aldiz-begiratu estekan edo Kasino Zaharreko tabernan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0286 Gizon bat atxilotu dute Bilbon telefono mugikorrak lapurtzeagatik eta horien jabeen banku-kontuetatik dirua ateratzeagatik

Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…

7 horas hace

26_0285 Santurtziko taberna batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…

10 horas hace

26_0284 Joko-aretoetako erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…

10 horas hace

26_0283 Oiartzunen gizon bat atxilotu dute zirkulatzen ari ziren bi ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…

10 horas hace

«Hondakinik gabeko jolasak» sendotu egin dira Barakaldon, 4,74ko batez besteko balorazioarekin bere hirugarren edizioan

Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…

10 horas hace

Barakaldoko Udalak ETSri eskatzen dio premiaz jardun dezala Burtzeña eta Irauregi arteko trenbidearen hondatze larriaren aurrean

Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…

10 horas hace