Categorías: albisteak-berriak

Oporretan Euskaraz udalekuan izena emateko epea apirilaren 15etik 22ra izango da

Udaleku irekia uztailaren 6tik 30era izango da

Donostiako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, Oporretan Euskaraz udaleku irekia antolatuko du uztailaren 6tik 30era, udaldian ere euskaraz ongi pasatzeko aukerak izan ditzaten hiriko umeek.

Apirilaren 15etik 22ra egin behar da izen-ematea, on line www.donostia.eus helbidean edota www.donostiaeuskaraz.eus Udaleko Euskara Zerbitzuaren webgunean. Aurrez aurre ere egin daiteke inprimakia ondo beteta eta sinatuta aurkeztuz gero Udalinfon edota Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan (Konstituzio plazan 2, 09:00etatik 14:00etara).

Oporretan Euskaraz-en era guztietako ekintzak egingo dituzte: hondartzako jarduerak, parke eta lorategietako jolasak, euria ari duenean tailerrak, antzerkiak, lehiaketak eta abar. Ingurumena ere landuko dute eta Donostian bideratzen diren beste ekimen batzuetan ere parte hartuko dute.

Data garrantzitsuak

Kontuan hartzeko beste zenbait data

  • Apirilaren 30etik maiatzaren 4ra, izen-ematean emandako datuak eta erroldari dagozkionak berrikusteko aukera egongo da izena emateko erabili den gune berean. Izen-ematean emandako nortasun agiriarekin sartuta ikusi ahal izango dira datuak.
  • Maiatzaren 12an, berriz, ikusgai egongo dira zozketaren emaitzak gune berean; izan ere, plazak zozketa bidez esleituko dira.
  • Ekainaren 2a izango da matrikulak ordaintzeko eguna.
  • Uztailaren 6tik 30era izango da udalekua, 09:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik. Zaintza zerbitzua 08:30-09:00etara izango da, izen-emate orrian hala eskatzen dutenentzat.

Izen-emateari buruzko informazioa, zuzenketak eskatu nahi izanez gero noiz eta nola egin jakiteko informazioa eta bestelako gai guztiei buruzkoa eskura dago www.donostiaeuskaraz.eus webgunean.

Plazak zozketa publiko bidez emango dira, eta zozketaren eguna, lekua, eta emaitzak ikusgai egongo dira www.donostiaeuskaraz.eus webgunean. Kontsultak 010 telefonoan egin daitezke.

Parte hartzeko adina eta lekuak

2015etik 2021era jaio (biak barne) eta Donostian erroldatuta dauden haurrek parte har dezakete udalekuan. Salbuespenez, 12 urteko haurrek parte hartu ahal izango dute, ikasturtea errepikatu baldin badute. Adinaren eta jasotzeko lekuaren arabera eratzen dira taldeak, eta auzo hauetako ikastetxeetan egongo dira umeak biltzeko leku horiek:

  • Aiete
  • Altza
  • Amara
  • Antigua
  • Bidebieta*
  • Loiola-Erribera
  • Gros-Ategorrieta
  • Parte Zaharra

*Bidebietako gunean eman beharko dute izena 2025/26 ikasturtean iritsi eta euskararen ezagutza-maila apala duten haurrek, LH1 eta LH 5 mailen artean daudenek.

Kuota ezberdinak familia motaren arabera

Kuota bat baino gehiago izango dira, egoeraren arabera. Egoera horiek egiaztatzeko, familia dokumentuaren kopia edo dagozkion dokumentuak aurkeztu beharko dira.

  • Hilabete osoko kuota arrunta 164,06 eurokoa da.
  • Familia ugariek edota guraso bakarrekoek % 75a ordainduko dute, hau da, 123,04€.
  • Familia ugari edo guraso bakar berezia izanez gero, kuotaren %50a pagatu behar da, 82,03€.
  • Gizarte-laguntza jasotzen duten familiek, berriz, kuotaren % 10a dute, 16,40€.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0286 Gizon bat atxilotu dute Bilbon telefono mugikorrak lapurtzeagatik eta horien jabeen banku-kontuetatik dirua ateratzeagatik

Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…

5 horas hace

26_0285 Santurtziko taberna batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…

8 horas hace

26_0284 Joko-aretoetako erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…

8 horas hace

26_0283 Oiartzunen gizon bat atxilotu dute zirkulatzen ari ziren bi ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…

8 horas hace

«Hondakinik gabeko jolasak» sendotu egin dira Barakaldon, 4,74ko batez besteko balorazioarekin bere hirugarren edizioan

Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…

8 horas hace

Barakaldoko Udalak ETSri eskatzen dio premiaz jardun dezala Burtzeña eta Irauregi arteko trenbidearen hondatze larriaren aurrean

Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…

8 horas hace