Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakaria Hithium energia enpresa txinatarreko ordezkariekin bildu da asteazken honetan, Nafarroako ordezkaritzak Txinara egiten ari den lan bidaiaren barruan. Jeff Wu Hithiumeko fundatzailearekin eta presidentearekin izandako bileran, eta Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurrean, Foru Gobernuaren eta Txinako enpresaren arteko akordio bat sinatu da, energia baterietan biltegiratzeko sistemen etorkizuneko gigafaktoriaren garapenean, eraikuntzan eta operazioan aurrera egiteko.