Cristina Enea Fundazioak hamar koadernoko bilduma bat aurkeztu du. Bertan, herritarren ibaiaren inguruko memoria emozionala jasotzen da
Cristina Enea Fundazioak bultzatutako Urumearen Atlas Emozionala proiektua aurrera doa bigarren fasean, eta donostiarrek ibaiarekin lotzen dituzten ideia, oroitzapen eta emozio nagusiak jasotzen dituen lan bat argitaratu da. Lanak hamar koaderno tematiko ditu, eta horiek guztiek ia hiru urtez egindako partaidetza bidezko lana laburbiltzen dute.
Ekimena 2024aren amaieran hasi zen, eta horren bidez hiriaren eta Urumearen arteko harremana aztertu da, elkarrizketa pertsonalen eta taldekoen, partaidetza-tailerren eta herritarrei irekitako galdetegien bidez. Prozesu horri esker, kontakizun kolektibo bat eraiki ahal izan da memoria historikoaren, ondarearen, herri-kulturaren, lanbide tradizionalen edo eguneroko bizitzaren inguruan.
Azterketa horren ondorioz, Donostiako imajinario kolektiboan indar handia duten hamar ardatz nagusi identifikatu dira, eta orain hamar koadernoz osatutako argitalpen zaindu batean jaso dira horiek: testuak María José Noainek idatzi ditu, eta ilustrazioak Elena Odriozolak egin ditu. Bildumak hainbat gai jorratzen ditu, hala nola hiriaren bilakaera historikoa, ibaiertzeko baserrietako bizitza, ibaiari lotutako lana, aisialdia, industria-jarduera edo dimentsio kulturala eta artistikoa.
Proiektuak erreferentziazko kultura-erakundeen laguntza jaso du, hala nola Tabakalerarena, San Telmo museoarena, Donostia Kulturarena eta Aranzadi Zientzia Elkartearena, bai eta Veolia enpresaren baterako finantzaketa ere. Laguntza horri guztiari esker argitaratu ahal izan da bilduma hau.
Ildo horretan, Iñigo García Ingurumeneko zinegotziak azpimarratu duenez, «gure naturaguneekiko harremana ulertzeko beste modu bat islatzen du proiektu honek. Ez gara biodibertsitateaz edo paisaiaz bakarrik ari, oroimenaz, emozioez eta herritarrek ingurunearekin duten harremanaz ere ari gara. Urumea ibaia Donostiaren nortasunaren, historiaren eta milaka pertsonaren eguneroko bizitzaren parte da».
Herritarrei itzulketa egiteko prozesuaren barruan, bi saio egingo dira: bata, proiektuan aktiboki parte hartu duten pertsonei zuzendua, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan, eta, bestea, datorren maiatzaren 21ean, 19:00etan, San Telmo museoan.
Argitalpena Cristina Enean, San Telmo museoan eta Bitamine online dendan egongo da eskuragarri, 25 euroren truke. Gainera, proiektua amaitzeko, erakusketa bat egingo da Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan: iraila bukaeran inauguratuko da eta 2027ko martxora arte egongo da ikusgai; horrekin batera, Atlasaren edukietan sakontzeko jarduera osagarrien programa bat ere egingo da.
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…
La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…
El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…