Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte hartu dute topaketan.
Zumarraga izan da Basque Segurtasun Foroaren bilera berri baten egoitza; bertan, udaleko ordezkariek eta Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileek elkarrekin aztertu dute Urola Garaia eskualdeko segurtasunaren egoera, diagnosiak, esperientziak eta proposamenak jasotzera bideratutako parte-hartze dinamikaren bidez.
Topaketa elkarrizketarako eta trukerako gune izan da erakunde eta tokiko eragileen artean, eremuko segurtasuna indartzeko asmoz eta bertaratutakoen esperientziak zuzenean ezagutuz. Ildo horretan, segurtasunaren ikuspegi zabala landu da, esparru polizial hutsa gainditzen duena eta prebentzioa, larrialdiak, trafikoa edo ingurune naturala ere barne hartzen dituena. Landutako gaien artean, honako hauek nabarmendu dira: larrialdien kudeaketa, ziberdelinkuentzia, emakumeen aurkako indarkeria, bide-segurtasuna, drogen kontsumoa eta klima-aldaketak ingurumenean duen eragina.
Bileran Segurtasuneko sailburu Bingen Zupiriak eta Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak parte hartu dute, baita Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta eskualdeko udalen beste ordezkari batzuek, Ertzaintzako agenteek eta udaltzainek ere. Halaber, eskualdeko gizarte-, hezkuntza- eta enpresa-eremuko eragileek ere parte hartu dute, eta horrek aukera eman du azterketa ikuspegi ezberdinetatik aberasteko.
Parte-hartze prozesua Euskadi osoan
Gaurkoa Basque Segurtasun Foroaren hogeita hirugarren bilera izan da, aurretik Uribe Kostan, Urola Erdian, Gasteizen, Ibaizabalen, Bidasoan, Mungialdean, Goierrin, Debagoienan, Meatzaldean, Arabako Errioxan eta Arabako Mendialdean, Oarsoaldean, Bilbon, Aiaraldean, Urola Kostan, Lea-Artibain, Ezkerraldean, Debabarrenean, Enkarterrin, Araban eta Gipuzkoan egindako saioen ondoren.
Basque Segurtasun Foroa parte-hartze prozesu bat da, segurtasunari buruzko diagnostiko partekatu bat ikuspegi integral batetik eraikitzeko. Prozesu horretan, hainbat erakundek, entitatek eta eragilek topagune bat izango dute kezkatzen dituen segurtasunarekin lotutako gaiak lantzeko: herritarren segurtasuna, larrialdi klimatikoa, mugikortasuna, ekitaldi handiak, zibersegurtasuna, larrialdiak
Basque Segurtasun Foroaren hurrengo bilera, apirilaren 21ean egingo da, Gernika-Lumon.
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…