Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira partida jarraitu ahal izateko
Sevillako finala Donostian bizi ahal izango du zalegoak, partidaren emozio guztia eta Sevillan arratsaldeko lehen ordutik pasako den guztiak bere isla izango baitu Alderdi Ederren. Udaletxearen inguruan eta Realak, Foru Aldundiak, Donostiako Udalak, EITBk eta Kutxabankek batera antolatuta, zaleen gunea (EITB fan zone) bat kokatuko dute, egun berezi hau bertan bizi nahi duten zale guztiak bilduko dituena. Leku aproposa, ehunka realzalez inguratuta, jardunaldi historiko bat bizi ahal izateko.
15:00etatik 01:00etara, Donostiako udaletxearen inguruak Kartujako fan zonearen luzapena izango dira. Bi pantaila erraldoi jarriko dira partida jarraitu ahal izateko eta arratsalde-gau errepikaezina biziko dugu, Sevillako fan zonearekin konektatuz eta ekitaldi eta sorpresaz beteriko agendaz gozatuz. Ostalaritzarako ere lekua egongo da, janari eta edari postuekin. Kontuan izan ordaintzeko modu bakarra contactless delakoa (gailu elektronikoekin edo txartel fisikoarekin egindako ordainketak) izango dela.
Eñaut Elorrieta, Go!azen, Xabi Solano, Gozategi eta DJ Jonkassen emanaldiek alaituko dute jardunaldia eta Iban Garcia, Gabriela Uriarte, Miren Nogales eta Alex Padilla izango dira aurkezle moduan arituko direnak, egunak beharrezko martxa eta giroa izan dezan. Zaletu txikienek ere beren lekua izango dute, hauek Portuko zonaldean, 11:00etatik 19:00etara, puzgarriak eta jolasak izango baitira bertan, baita MAKUSI Gunea ere.
Gainera udalak Realaren ‘Donostiarra’ pegatinak banatuko ditu zaleen artean, zeurea eskuratu nahi baduzu hiriko Kultur etxeetan gaurtik aurrera (osteguna 16) eskuragarri egongo dira.
Agentes de la Ertzaintza detuvieron ayer en Zumaia a dos hombres, ambos de 31 años…
26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…