Categorías: albisteak-berriak

Zarautz Familia Giroan ekimenaren bostgarren edizioa ospatuko da

Datorren asteburuan, maiatzaren 1, 2 eta 3an Zarautz Familia Giroan ekimenaren bostgarren edizioa ospatuko da, Zarauzko Turismo departamentuak antolatuta, Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Ingurumen departamentuekin elkarlanean, eta Zurekin Zarauzko Ostalarien elkartearen, Murkil Zarauzko dendarien elkartearen eta  Merkatu Plaza Bizirik elkartearen laguntzarekin. Ekimen honen helburua da gure herriaz familian gozatzea eta, horretarako, hainbat ekitaldi izango dira.

Aurreko lau edizioetan bezala, Udalak asteburu guztian zehar egitarau berezia prestatu du Zarauzko herriak eskaintzen dituen elementuez gozatzeko: natura, bisita gidatuak, magia emanaldia, puzgarriak…

“Udaleko Turismo departamentuak gidaturiko lanketari esker, gure herria erreferente bihurtu da familia turismoaren arloan. Estrategia honen baitan, Zarautz Familia Giroan ekimena, gure herriak familiei eskaintzen dien aukeraren erakusleiho argia da”, azaldu du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Departamentuak lan handia egin du azken urteetan herriko elkarte, jatetxe, ostatu eta gainontzeko eragileekin elkarlanean, herriko familien zein gugana datozenen esperientzia ahalik eta onena izan dadin”.

Bestalde, udalak ekimen hau baliatu nahi du dibertsitate funtzionala duten haur eta/edo familien beharrei erantzuteko; hori horrela, antolatu diren ekitaldi eta aktibitateen artean, jarduera batzuk egokitu ahal izango dira, hala nola, ‘Sendabelarren koadernoa tailerra’ eta ‘Sukaldaritza tailerra’. Zuk edo zure haurrek behar bereziren bat baduzue, jarri harremanetan Turismo Bulegoarekin apirilaren 28a baino lehen,  (Kale Nagusia, 30 – 943 83 0990). Puzgarri irisgarriak Lege Zaharren enparantzan egongo dira. Zarauzko  Udalak familia mota guztiak animatzen ditu antolatutako ekintzetan parte hartzera.

Azpimarratu beharra dago jarduera hauetako batzuk aforo mugatua dutela eta beharrezkoa izango dela aurrez Turismo Bulegoan izena ematea (943830990 edo turismoa@zarautz.eus). Informazio guztia www.turismozarautz.eus helbidean aurki daiteke.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Zarauzko Udalak erreketan eta hezeguneetan pilatzen den zaborra biltzeko zerbitzua berritu du

Zarauzko Udalak Txukun Lorazaintza enpresari esleitu dio berriz ere udalerriko erreketan eta hezeguneetan pilatzen den…

1 hora hace

Uda garaian izozki-postuak jartzeko eta ustiatzeko baimenak eskatzeko epea ireki du Hondarribiko Udalak

Hondarribiko Udalak, 2026ko udako denboraldiari begira, Europa Pasealekuan hiru izozki-postu jartzeko eta ustiatzeko baimena eskatzeko epea zabaldu…

1 hora hace

Hondarribiko Udalak San Pedro eta Beleztarren Markes kaleetan espazio publikoa irisgarriago egiteko lanak abiatu ditu

Hondarribiko Udalak San Pedro kalean eta Beleztarren Markes kalean espazio publikoa irisgarriago egiteko lanak hasi…

1 hora hace

Nafarroako Gobernuak toki entitateen kirol instalazioak eraberritzeko laguntzen deialdia egin du

350505 Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bidez (INDAF), diru-laguntzen deialdi berri bat…

1 hora hace

Osasun Departamentuak Sakanako, Larraungo eta Leitzaldeko langileen lan osasuna hobetzeko programa hasi du

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) Altsasu, Etxarri Aranatz, Irurtzun eta Leitzako oinarrizko…

1 hora hace

Nafarroak Berrikuntzarako Laborategi bat izango du Lanera ez joateak arrazionalizatzeko

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Lan Absentziak Arrazionalizatzeko Berrikuntza Laborategiaren (LIRA) sorrera bultzatu du, lan merkatuaren erronka…

1 hora hace