Zarauzko Udalak Txukun Lorazaintza enpresari esleitu dio berriz ere udalerriko erreketan eta hezeguneetan pilatzen den zaborra biltzeko zerbitzua. 2015etik martxan dagoen kontratu honek udalerriko gune lauan dauden errekasto eta hezegune nagusietan jarduten du, eta urtean bi aldiz egiten da garbiketa: apirilean eta irailean, azken hau Euskal Jaien ondoren.
Zerbitzu honen bidez, mota guztietako hondakinak kentzen dira naturgune hauetatik. Besteak beste, plastikoak, burdinak, poliespanak, gurpilak, bizikletak edota bestelako objektu handiak ere jasotzen dira urtero.
Udaletik gogorarazten da zerbitzu hau beharrezkoa bada ere, ez lukeela existitu behar. Izan ere, azken urteetan herritarren kontzientzia handitzen ari den arren, oraindik ere zabor kopuru handia pilatzen da erreketan eta hezeguneetan.
Inaxio Illarramendi (PSE-EE) zinegotziaren hitzetan, “tamalgarria da oraindik ere hainbeste zabor aurkitzea gure erreka eta hezeguneetan. Gune hauek balio ekologiko handiko espazioak dira: bioaniztasun aberatsa gordetzen dute, naturarekin harremana eskaintzen dute eta, gainera, funtzio garrantzitsua betetzen dute uraren zikloan eta uholde garaian”.
Horregatik, Udalak herritarrei dei egiten die espazio natural hauek errespetatzeko eta hondakinak behar bezala kudeatzeko, guztion artean Zarauzko ingurune naturala zaindu eta babesteko.
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Lasarte-Orian edadeko beste emakume bati lapurreta egitea leporatuta. Emakumea modu…
Ertzaintzako agenteek bi gizon atxilotu dituzte, Bizkaiko hiriburuko hainbat etxebizitzatan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.…
26_0330 La Ertzaintza y las Policías Locales de las Encartaciones realizarán controles conjuntos Ertzaintzak eta…
Barakaldoko Udaleko Herritarren Segurtasunerako Arloak astearte honetan egin du Udaltzaingoko langileei eta Babes Zibileko boluntarioei…
Talde Motorra Elgoibarren bildu da, Lehentasunezko Jarduera Eremuaren bide-orrian jasotako proiektuen eta jarduketen azken urteko…
Bingen Zupiria eta Elixabete Etxanobe lurraldeko segurtasunaren egoeraren eta ikuspegi integral batetik aurkezten diren etorkizuneko…