Categorías: albisteak-berriak

Hondarribiko Udalak San Pedro eta Beleztarren Markes kaleetan espazio publikoa irisgarriago egiteko lanak abiatu ditu

Hondarribiko Udalak San Pedro kalean eta Beleztarren Markes kalean espazio publikoa irisgarriago egiteko lanak hasi ditu. Jarduketa hau udalerriko terrazen ordenantzaren garapenaren barruan kokatzen da, eta helburu bikoitza du: batetik, espazio publikoaren irisgarritasuna bermatzea eta, bestetik, ostalaritza jarduerarako baldintzak erraztea.

Estitxu Urtizberea Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, neurri hau herritarren parte-hartze prozesuan jasotako ekarpen baten emaitza ere bada: “terrazen ordenantza egiteko prozesuan alegazio bat jaso genuen, eta ontzat jo genuen, irtenbide erabilgarri eta orekatua delakoan”.

Esku-hartze honen bidez, oinezkoentzako ibilbide irisgarri berriak egokituko dira, lurzoruan baldosa podotaktilak jarriz. Elementu horiek funtsezkoak dira ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat; izan ere, norabidea antzematen eta oztopoak aurrez identifikatzen laguntzen dute, kalean modu autonomo eta seguruan mugitu ahal izateko.

Urtizbereak azaldu duenez, “indarrean dagoen espazio publikoen irisgarritasun-baldintzei buruzko araudiak ezartzen du oinezkoentzako ibilbideak jarraituak, seguruak eta irisgarriak izan behar dutela, bereziki ikusmen-arazoak dituzten pertsonentzat. Horregatik, fatxadaren ondoko espazioa libre mantendu behar da -gutxienez bi metro-, eraikinen lerroa erreferentzia eta orientazio elementu nagusietako bat baita pertsona horientzat”.

Hala ere, zinegotziak azpimarratu duenez, araudiak aukera ematen du terrazak fatxadetara gehiago hurbiltzeko, baldin eta oinezkoentzako ordezko ibilbide irisgarri bat modu argi, seguru eta egokian bermatzen bada. Testuinguru horretan, Hondarribiko Udalak lanketa teknikoa egin du, eta ondorioztatu du irisgarritasuna bermatuko duten luzetarako franja-gidak egingarriak direla San Pedro eta Beleztarren Markes kaleetan.

Obra honi esker, alde batetik, oinezkoentzako ibilbide irisgarria bermatuko da, eta bestetik, San Pedro eta Beleztarren Markes kaleetako ostalaritza-establezimenduek terrazak fatxadetara gehiago gerturatzeko aukera izango dute”, nabarmendu du Urtizbereak. “Lan hauek Udal-gobernu honen konpromisoa berresten dute irisgarritasuna, bizikidetza eta jarduera ekonomikoa uztartzeko bidean, herritarren ongizatea erdigunean jarriz”.

Obrak martxan dira dagoeneko, eta hamar eguneko epean amaitzea aurreikusten da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Zarauzko Udalak erreketan eta hezeguneetan pilatzen den zaborra biltzeko zerbitzua berritu du

Zarauzko Udalak Txukun Lorazaintza enpresari esleitu dio berriz ere udalerriko erreketan eta hezeguneetan pilatzen den…

1 hora hace

Zarautz Familia Giroan ekimenaren bostgarren edizioa ospatuko da

Datorren asteburuan, maiatzaren 1, 2 eta 3an Zarautz Familia Giroan ekimenaren bostgarren edizioa ospatuko da,…

1 hora hace

Uda garaian izozki-postuak jartzeko eta ustiatzeko baimenak eskatzeko epea ireki du Hondarribiko Udalak

Hondarribiko Udalak, 2026ko udako denboraldiari begira, Europa Pasealekuan hiru izozki-postu jartzeko eta ustiatzeko baimena eskatzeko epea zabaldu…

1 hora hace

Nafarroako Gobernuak toki entitateen kirol instalazioak eraberritzeko laguntzen deialdia egin du

350505 Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bidez (INDAF), diru-laguntzen deialdi berri bat…

1 hora hace

Osasun Departamentuak Sakanako, Larraungo eta Leitzaldeko langileen lan osasuna hobetzeko programa hasi du

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) Altsasu, Etxarri Aranatz, Irurtzun eta Leitzako oinarrizko…

1 hora hace

Nafarroak Berrikuntzarako Laborategi bat izango du Lanera ez joateak arrazionalizatzeko

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Lan Absentziak Arrazionalizatzeko Berrikuntza Laborategiaren (LIRA) sorrera bultzatu du, lan merkatuaren erronka…

1 hora hace