Osakidetzak aurrera egin du asistentzia-kalitate handiarekin eta berrikuntza teknologikoarekin hartutako konpromisoan. Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia Zerbitzuko Lipidoen Unitateak «Unitate Kliniko Aurreratua» izateko homologazio ofiziala eskuratu du. Ospe handiko ziurtapena da Arteriosklerosiaren Espainiako Elkarteak ematen duen hori eta gure zentroa nahasmendu lipidikoen diagnostikoaren eta tratamenduaren elitean kokatzea lortu du. Gainera, aitortza horrek ziurtatzen du estandar zorrotzenak betetzen direla nahasmendu lipidikoen diagnostikoan eta tratamenduan; izan ere, funtsezkoak dira gaixotasun kardiobaskularren prebentzioan.
Ikuspegi horri esker, diagnostiko aurreratuekin arriskuak goiz detekta daitezke, eta horrek nabarmen murriztuko du infartuak edo iktusak izateko probabilitatea. Gainera, berrikuntzaren aldeko apustua eginda, konplexutasun handiko probekin osatu da unitatea, hala nola kolesterolaren gaixotasun hereditarioak detektatzeko azterketa genetikoak. Horrek guztiak bermatzen du, beraz, pazienteek abangoardia farmakologikoa eskura izango dutela punta-puntako ebidentzia zientifikoan oinarritutako terapiekin.
Unitate horren akreditazioa Euskadiko Osasun Itunaren helburuetako bat da, pertsonetan eta prebentzioan oinarritutako osasun-eredu publikoa indartzea baitu xede.
Bikaintasuneko asistentzia-sarea Euskadi osoan
Galdakaoko unitateak lortutako ziurtagiriak Osakidetzaren arreta espezializatuko sarea indartuko du, hiru lurraldeetan estrategikoki banatutako lipido-unitateak baititu, asistentzia-ekitatea bermatzeko. Barrualde-Galdakaoko ESIko zentroan ez ezik, euskal sistema publikoak zerbitzu espezializatuak ditu Arabako Unibertsitate Ospitalean, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean eta Donostiako Unibertsitate Ospitalean ere. Unitatea hala hedatuta, EAEko edozein pazienterentzat irisgarria da arrisku baskularra kontrolatzeko kualifikazio handiko profesionalen sarea, non-nahi bizi dela ere.
25 urte osasunaren abangoardian
Yolanda García Fernández endokrinoa Galdakaoko Endokrinologia Zerbitzuko burua delarik, unitateak mende laurdena baino gehiago darama arloko erreferente izaten. Aldi horretan, nabarmentzeko moduko diagnostikatzeko gaitasuna erakutsi dute unitatean, azterketa genetikoen bidez lortu baitute jaiotzatik kolesterol-maila oso altuak eragiten dituen jatorri genetikoko nahasmendu baten 200 kasu baino gehiago identifikatzea (Hiperkolesterolemia familiar heterozigotoa, HFH).
Horrez gain, Lipidoen Unitatea konplexutasun handiko profiletan espezializatuta dago: Kolesterol oso altua duten pazienteak, bereziki jatorria genetikoa eta familiarra denean. Infartu bat izan duten eta berriro gerta ez dadin kontrol intentsiboa behar duten pazienteak. Eta, azkenik, maneiatzeko zailak diren pazienteak, hau da, ohiko medikamentuekiko intolerantzia dutenak edo ohiko tratamenduei erantzuten ez dietenak.
26_0325 Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Irunen aurkitu duten gorpuaren harira Gizon bat atxilotu…
26_0324 Irunen agertutako gorpu bat dela eta ikerketa abiarazi du Ertzaintzak Irunen agertutako gorpu bat…
Hiriko leku berri hau Javier Zubiria arkitekto donostiarrak proiektatu du eta inguruko agenteekin lanean ari…
Apirilaren 29tik maiatzaren 2ra izango da Cristina Enea parkean Lehen aldiz, Donostian ospatuko da Zuhaitzak…
Apirilaren 28a Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Eguna da. Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) -Laneko Segurtasun…
La justicia vasca ha confirmado la pena de dos años de cárcel y tres de…