Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua den Mikel Jauregik gaur goizean Radio Popular-Herri Irratian egindako elkarrizketan adierazi duenez, Tubos Reunidosen lehiaketara sartzeak «Tubos Reunidos amildegiaren ertzean dagoela baieztatu digu. Orain kontua da zer pauso ematen ditugun denok elkarrekin, amildegira hurbiltzeko edo handik urruntzeko”.
Jauregik azpimarratu duenez, “Tubos Reunidosentzat soluzioa, inbertitsore berriak erakartzea izan behar du, etorkizunera begirako proiektu industrial bideragarri batekin. Eta horretarako bi baldintza behar dira: zorra berregituratzea eta bake soziala”.
Zorraren berregituraketari buruz adierazi duenez, «gaur egun Tubos Reunidosen zorra jasanezina da, zorrak enpresak berak baino bospasei aldiz gehiago balio du. Orduan, nor sartuko da etxebizitzaren balioa halako bost hipoteka duen etxebizitza bat erostera? Ez da inor sartuko. Beraz, zor hori berregituratu egin behar da”.
Bake sozialari dagokionez, «inbertitzaileak erakarri nahi baditugu, taldea proiektua aurrera ateratzeko leku batean sartu nahiko dute. Eta hor ere guztion laguntza behar dugu «.
Bidaia instituzionalaren hirugarren egunean, Veneziako Bienalaren 61. edizioa bisitatu dute, arte garaikidearen nazioarteko ekitaldi nagusitzat…
Aste honetan Arangurenen C4 linearekin lotzen den tren-anezka jarri da abian. Hiru tren gehiago izango…
Osasuneko sailburuordeak, Gontzal Tamayo doktoreak, sailburuordea bera buru den Aholku Batzorde hau aktibatu du, egoera…
Gizonduz, berdintasunaren aldeko gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko zerbitzuaren eskutik, euskal udalerrietako teknikariei eta politikariei…
Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute edadeko emakume bati indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta. Gizonak…
Hitzarmenak datu-baseen elkarrekiko lotura, kriminalitateari eta arriskuei buruzko informazio-fluxu etengabea, eta larrialdiak eta ekitaldi masiboak…