Ertzaintzako agente batek domina jaso du Polizia Aeronautikaren eta Aireko Espazioaren Kudeaketaren I. Kongresuan


25_0409 Ertzaintzako agente batek domina jaso du Polizia Aeronautikaren eta Aireko Espazioaren Kudeaketaren I. Kongresuan

Ertzaintzako agente batek domina jaso du Polizia Aeronautikaren eta Aireko Espazioaren Kudeaketaren I. Kongresuan

Servicio de prensa

2025-06-14

Asier Urrutia ertzainak, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Operazio Aeronautikoetako zuzendariak, poliziaren UAS operadoreen eta pilotuen merezimenduzko dominetako bat jaso zuen ekainaren 5ean, Polizia Aeronautikaren eta Aireko Espazioaren Kudeaketaren I. Kongresuan, SeguCITYren esparruan.

Joan den ekainaren 4an, 5ean eta 6an SeguCITY Tokiko Segurtasunaren VIII. Topaketa Nazionala eta Polizia Aeronautikaren eta Aireko Espazioaren Kudeaketaren I. Kongresua egin ziren Valladoliden.

 Kongresuan Asier Urrutia ertzainak, Zaintza eta Erreskate Unitateko Operazio Aeronautikoetako zuzendariak, poliziaren UAS operadoreen eta pilotuen merezimenduzko domina jaso zuen, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatearen bidez polizia-zerbitzua hobetzeko konpromisoaren alde egindako ibilbide profesionala kontuan hartuta.