25_0624 Donostian atxilotu dute emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Donostian atxilotu dute emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Prentsa Zerbitzua
2025-09-19
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Gipuzkoako hiriburuan, emakume bati ustez sexu-erasoa egiteagatik. Emakumea sare sozialen bidez gizonarekin jarri zen harremanetan.
Atzo, osteguna, emakume batek Donostiako Ertzain-etxean salatu zuen duela gutxi sare sozialen bidez esagutu zuen gizon batekin sexu-harremanak izan zituela, bere borondatearen aurka.
Era berean, adierazi zuen gizon horrek zer egiten zuen eta norekin zegoen kontrolatzen ziola, eta, gainera, lagunak ikustea debekatzen ziola.
Salaketa jaso ondoren, gertaera horien ustezko egilearen bila hasi ziren, eta goizaldean atxilotu dute sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita.
Atxilotua, 45 urtekoa, gaur goizean bertan jarri dute agintari judizialaren eskuetan.