Chivite kontseilaria Agendako alkatearekin bildu da, erakundeen arteko harremanak sendotzeko eta guztien intereseko gaiak jorratzeko

Lurralde Kohesiorako kontseilari Oscar Chivitek bilera instituzionala egin du Soriako Ágreda herriko alkate Jesús Manuel Alonsorekin, hurbileko lurralde gisa partekatzen dituzten ekimenak interes komuneko gaiekin bateratzeko. «Funtsezkoa da erakundeen arteko harremanak sendotzea, hazteko eta hobetzeko, berdinetik berdinera begiratzeko, abiapuntuko agertoki oso antzekoak partekatzen ditugulako», laburbildu du Chivite kontseilariak.

Nafarroak Europako ekonomia zirkularra indartzeko ECIV proiektuaren lehen deialdia bultzatu du

Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak European Circular Innovation Valley (ECIV) delakoaren lehen deialdian parte hartu du. Europar proiektu honek, EBk kofinantzatua eta Foru Gobernuak eta bere sozietate publikoak, Sodenak, batera gidatua, 2025eko abenduan abiarazi zuen bere lehen laguntza-deialdia. Orduz geroztik, eskualdeen arteko lankidetza indartzera eta ekonomia zirkularraren esparruan proiektu berritzaileen… Seguir leyendo Nafarroak Europako ekonomia zirkularra indartzeko ECIV proiektuaren lehen deialdia bultzatu du

Erregistro Zibilak Foru Komunitatean dituen bulegoetan 89.000 pertsona baino gehiago artatu ziren 2025ean

Erregistro Zibilak Nafarroan dituen bulegoek 89.252 pertsona artatu zituzten, 35.814 espediente izapidetu zituzten eta 65.332 ziurtagiri eman zizkieten herritarrei 2025ean, hau da, aurreko urtean baino %7,8 eta %1,6 gehiago, hurrenez hurren. 2023. urtearen amaieran, dokumentu horiek bide elektronikoz izapidetzeko DICIREG sistema ezarri zen Foru Komunitatean. Horri esker, bigarren urtez jarraian, Erregistro Zibileko bulegoen jarduera-datuak lortu… Seguir leyendo Erregistro Zibilak Foru Komunitatean dituen bulegoetan 89.000 pertsona baino gehiago artatu ziren 2025ean

Lurralde Kohesioak etorkizunean Iruñearen eta Donostiaren arteko garraio publikoaren emakidaren zerbitzu-proposamena aurkeztu du

Lurralde Kohesio Departamentuak, Garraio eta Mugikortasun Iraunkorraren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, bilera bat egin du Arano, Goizueta, Leitza, Areso, Araitz, Betelu, Lekunberri, Larraun, Basaburua eta Imotzeko udaletako arduradunekin, Iruña / Donostia emakidarako garraio publikoko zerbitzuaren proposamena aurkezteko.

39 pertsonak beren buruaz beste egin zuten 2025ean Nafarroan, aurreko urtean baino 19 gutxiagok

Guztira 39 pertsona hil ziren iaz bere buruaz beste eginda Nafarroan, hau da, %32,7ko jaitsiera 2024ko datuekin aldertua, urte horretan 58 pertsona hil baitziren arrazoi horrengatik Foru Komunitatean, Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutuaren datuen arabera. Zifra hori 2001etik erregistratutako baxuena da, orduan 36 pertsonak egin baitzuten beren buruaz beste Nafarroan, eta 2018koaren parekoa da. Epe luzerako… Seguir leyendo 39 pertsonak beren buruaz beste egin zuten 2025ean Nafarroan, aurreko urtean baino 19 gutxiagok

Nafarroako Nazioarteko Planak 534 foru-enpresatara eta 50 herrialde baino gehiagotara iristen lortu da 2025ean bere ekintzen bidez

Nafarroako Nazioarteko Planak, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuarenak, 2025eko balantzea egin du bere Txosten Exekutiboan, «Nafarroako sektore estrategikoen eta talentuaren aldeko apustu garbia» erakusten duten datuekin, hala ziurtatzen du Mikel Irujo Industria kontseilariak.

Nafarroan ‘ELA Legea’ ezartzeko beharrezkoa den Foru Aginduaren idazketa amaitu du Foru Gobernuak, etxean zaintzeko dirulaguntzak indartzeko

Nafarroako Gobernuak Alboko Esklerosi Amiotrofikoa eta beste gaixotasun edo konplexutasun handiko prozesu batzuk dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko urriaren 30eko 3/2024 Estatuko Legea Foru Komunitatean ezarri ahal izateko beharrezkoa den Foru Aginduaren idazketa amaitu du. Horri esker, ELAko gaixoek 9.589 eurorainoko dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte etxean zaintzeko, zaintzaile profesional bat eta/edo zerbitzu-enpresa bat kontratatuz.

Aierdi kontseilariak Ebroko Ureztatzaileen Federazioaren aurrean defendatu du ureztapenen premiazko modernizazioaren aldeko apustua

Jose Mª Aierdi Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak eta Javier Berdejo Ebro Arroko Ureztatzaileen Federazioko presidenteak Zaragozan lan-bilera bat izan dute gaur, astelehena, Ebro ibaiaren ibilguan zehar dauden lur ureztatuetako nekazaritza-azpiegituren egoera aztertzeko.

Hezkuntza Departamentuak Cintruenigoko Otero de Navascués ikastetxe publikoa handitzeko lanak esleitu ditu eta 1,8 milioi euro bideratuko ditu

Hezkuntza Departamentuak Construcciones Garbayo Ayensa, S.A. enpresari esleitu dizkio Otero de Navascués de Cintruenigo ikastetxe publikoa handitzeko obrak, 1.844.111,39 eurotan, BEZa barne. La entrada Hezkuntza Departamentuak Cintruenigoko Otero de Navascués ikastetxe publikoa handitzeko lanak esleitu ditu eta 1,8 milioi euro bideratuko ditu aparece primero en Agencia de Noticias.

Viana Lokiz iturburuko kalitatezko urez hornitzen da dagoeneko, Lurralde Kohesioak eta Montejurrako Mankomunitateak egindako 8,7 milioiko inbertsioari esker

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra F* 2026_03_09 T* El consejero Chivite presenta inversiones para abastecimiento de agua en Viana. L* Ruinas de la iglesia de San Pedro, Viana Montejurrako Mankomunitateak 8,7 milioi euro inbertitu ditu, eta horietatik 6,8 milioi Lurralde Kohesiorako Departamentuak jarri ditu Toki Inbertsioen Planaren esparruan, Montejurrako Mankomunitateko Hornidura Sare Nagusitik Vianara ura… Seguir leyendo Viana Lokiz iturburuko kalitatezko urez hornitzen da dagoeneko, Lurralde Kohesioak eta Montejurrako Mankomunitateak egindako 8,7 milioiko inbertsioari esker