2026ko Talentu Artistikoa Sustatzeko eta Vianako Printzea Kulturaren sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 13ra arte egongo da zabalik

IRATI AIZPURUA Vianako Printzea Kulturaren eta Talentu Artistikoa Sustatzeko sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea datorren asteartean, martxoaren 10ean, hasiko da, eta apirilaren 13ra arte egongo da zabalik. Proposamenak egin nahi dituzten pertsonek eta erakundeek telematikoki, postaz edo aurrez aurre aurkez ditzakete Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari.

Bikote egonkorrak eratzeko izapideak egiteko aukera ematen duen hitzarmena berritu dute Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak

Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) lankidetzarako esparru-hitzarmen berri bat sinatu dute herritarrei Foru Komunitate osoan zerbitzu homogeneo bat hurbiltzeko: udalean bertan dokumentu publiko bidez bikote egonkor bat eratzeko edo desagertzeko aukera, eta, ondoren, Nafarroako Bikote Egonkorren Erregistro Bakarrean inskribatzeko eskaera. 2021ean hasiko lankidetzari jarraipena emateaz… Seguir leyendo Bikote egonkorrak eratzeko izapideak egiteko aukera ematen duen hitzarmena berritu dute Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak

Nafarroak Etxebizitzaren Behatokia jarri du abian, etxebizitzen merkatuari buruzko informazio eguneratua duen tresna berria

Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak Nafarroako Etxebizitzaren Behatoki berria aurkeztu du gaur goizean. Tresna hori datu ofizialen, azterlanen eta aldizkako txostenen bidez sektorearen egoera aztertzeko diseinatu da, eta, horri esker, Foru Komunitateko etxebizitzaren merkatuaren ezagutza hobetuko da, eta, aldi berean, politika publikoen kudeaketa hobea bermatuko da. Web gune berria gaur goizean aurkeztu dute aurkezpen ofizial batean,… Seguir leyendo Nafarroak Etxebizitzaren Behatokia jarri du abian, etxebizitzen merkatuari buruzko informazio eguneratua duen tresna berria

Osasunak eta Farmazialarien Elkargoak kanpoko pazienteei sendagaiak ematea errazten duen programa bat ezarri dute Nafarroako eskualdeko ospitaleetan

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak (SNS-O) eta Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak, 2025. urtearen amaieran sinatutako hitzarmen baten bidez, Tuterako Sofia Erregina Ospitalean farmazia komunitarioa eta ospitaleko farmazia elkarlanean banatzeko programa bat ezarri dute, farmazia-bulegoetan ospitaleko medikazioa entregatzeko.

Arrontegik hiru arrapala mekaniko berri izango ditu Bizkaia kalean, auzoaren irisgarritasuna hobetzeko

Arrontegi auzoak hiru arrapala mekanikoko zati berri bat izango du auzoan, goiko aldera iristea errazteko. Barakaldoko Udalak auzotarrei jakinarazi die auzoko sarbide mekaniko berria instalatzeko proiektua. Auzotarrek eskatuta, Bizkaia kalean jarriko da, eta eremu horretako irisgarritasuna nabarmen hobetzea ahalbidetuko du, aldapa handiak baititu. Proiektuaren aurrekontua 1.835.243,45 eurokoa da guztira (BEZa barne) eta Araba eta Gaztela-Mantxa… Seguir leyendo Arrontegik hiru arrapala mekaniko berri izango ditu Bizkaia kalean, auzoaren irisgarritasuna hobetzeko

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko produkzio-eraldaketarako zor-funtsa sortu eta administratuko duen kudeatzailea hautatzeko deialdia egin du

Sede del Gobierno Vasco, Lakua Eusko Jaurlaritzak, Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) eta INDARTUZ Kapitala SA sozietate publikoaren bitartez, Euskadin produkzio-eraldaketa bultzatzeko zor-funtsa sortu eta administratuko duen sozietate kudeatzailea hautatzeko deialdia egin du. Zor-funtsa hori Finantzen Euskal Institutuak, Euskadi Eraldatuz 2030 planaren barruan, abiarazitako finantza-tresna berria da, kasu honetan Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sarearen lehiakortasuna indartzera bideratua,… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak Euskadiko produkzio-eraldaketarako zor-funtsa sortu eta administratuko duen kudeatzailea hautatzeko deialdia egin du

Imanol Pradales Lehendakariak EDE Fundazioaren eraikin berria inauguratu du

EDE Fundazioaren eraikin berriak, gizarteratzea eta lankidetza bultzatzera bideratutako komunitateari irekitako 5.000 m²-ko guneak, 1947ko jatorrizko eraikinaren harrera-espiritua berreskuratzen du, eta bizitegi-, gizarte- eta komunitate-zentro bihurtzen du, egoera ahulean dauden pertsonak gizarteratzeko ibilbideak sustatzeko Imanol Pradales Lehendakariak EDE Fundazioaren eraikin berria inauguratu du gaur Bilbon (Manuel Allende, 10). «Bizitza duineko etorkizunak sortzeko etxea» da, eta… Seguir leyendo Imanol Pradales Lehendakariak EDE Fundazioaren eraikin berria inauguratu du

Euroeskualdeak lankidetza-ziklo berria ireki du Nafarroa eta Euskadiren artean presidentetzaren transferentzia eginez

Euroeskualdeak ofizialki ospatu du Nafarroa eta Euskadiren arteko presidentetzaren transferentzia, azken honek funtzio hau 2028ra arte hartuko duelarik Transferentzia astearte honetan Euskadiko Gasteiz hirian ospatutako Batzar Nagusian egin zen. Bertan 2026rako aurrekontu-esparru berria ere onartu zen, proiektuen deialdietarako 900.000 euroko diru-kopurua aurreikusi delarik Hiru lurraldeetako ordezkariek, halaber, 2025eko jarduera-balantzea onartu zuten, Euroeskualdeak bere Urteko Txostenean… Seguir leyendo Euroeskualdeak lankidetza-ziklo berria ireki du Nafarroa eta Euskadiren artean presidentetzaren transferentzia eginez

26_0187 Ertzaintzak ia 550 salaketa jaso zituen 2025ean kriptomonetekin lotuta

2025. urtean, Ertzaintzak 541 salaketa jaso zituen salatutako gertakarian kriptomonetak edo kriptoaktiboak egotearekin lotuta. Salaketa guztiak ikerketa-prozesuan daude. Kriptomonetekin lotutako delituak ertzain-etxeetan, Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Burutzaren mende dagoen Delitu Ekonomikoen Atal Nagusian  eta Zibersegurtasuneko Koordinazio Burutzan ikertzen dira. Zibersegurtasuneko Koordinazio Burutzak bi atal ditu: alde batetik, Berrikuntza Atala, eta, bestetik, Ikerketa Atala.… Seguir leyendo 26_0187 Ertzaintzak ia 550 salaketa jaso zituen 2025ean kriptomonetekin lotuta