Kolektiboak hezkuntza-sistema indartzea eskatzen du, berdintasunean aurrera egiteko
Donostiako Udaleko Dibertsitate, Inklusio eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkari Cristina Lagék Donostiako LGTBI+ kolektiboen errealitateei buruzko txostena aurkeztu du. Txosten horren helburua da hirian bizi diren kolektiboko kideen askotariko eremuetako diskriminazioak, eskaerak eta premiak identifikatzea.
Cristina Lagek nabarmendu duenez, «lan hori guztiz beharrezkoa da dibertsitatean oinarritutako bizikidetza sustatzeko, barne hartuta sexu- eta genero-dibertsitatea, diskriminaziorik eza eta aukera berdintasuna. Era berean, tresna baliagarria da kolektiboari, kolektiboko kideen familiei eta herritar guztiei zuzendutako udal politikak diseinatzeko».
Zaira García Dafontek egin du ikerketa eta, horretarako, inkesta elektroniko bat egin die Donostian bizi diren kolektiboko kideei; zenbait elkarrizketa egin dizkie LGTBI+ arloko eragile estrategikoei, kolektiboaren barruko askotariko profiletako kideei eta udal arduradunei; eta, gainera, partaidetzazko kontraste saio bat egin du arlo horretako elkarteekin.
Inkestari emandako 301 erantzunetatik 254 baliozkotu dira. Horretan, % 49 gizon gisa identifikatzen dira, % 35 emakume gisa eta % 13 queer gisa. Sexu orientazioari dagokionez, % 46 gay gisa identifikatzen da, % 22 bisexual gisa, % 21 lesbiana gisa eta % 14 pertsona ez-bitar gisa.
Galdeketan alderdi hauei buruz galdetu zuen: laneko egoera, diru sarrerak, intersekzionalitate egoera, ikasketak, jatorria, eta LGTBI+ pertsonek zer diskriminazio eta premia dituzten eremu publikoan, aisialdian, hezkuntzan, lanean, osasunean, segurtasunean, gizarte ongizatean, kulturan eta kirolean.
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…