Eusko Jaurlaritzak jokoarekiko mendekotasunaren lehenengo zantzuei buruz kontzientziatzeko kanpaina bat hasi du “Jokoak ondo pasatzeko izan behar da” lelopean. Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzaren ekimen honen helburua da herritarrei jokatzeak dituen arriskuei eta arriskuko jokoarekin eta joko patologikoarekin zerikusia duten portaeren prebentziorako eta tratamendurako dauden baliabideei buruz informazioa ematea.
Guztira 15.000 informazio-liburuxka banatu dira Euskadiko joko-lokaletan (aretoak, apustu-etxeak, bingoak eta kasinoak), jokalarien errehabilitazioko elkarteetan eta euskal osasun-sistemako zentroetan. Liburuxka horietan jokoarekin arazoak dituen pertsona batek izan ditzakeen pentsamendu edo egoera errealak erabiltzen dira: “Ez da ihesbidea”, “Onar ezazu galtzea jokoaren alderdi bat dela”, “Erabaki zenbat gastatu nahi duzun”…, eta azpimarratzen dute garrantzitsua dela jokoan ez aritzea diru-iturri gisa, ez eta bizimodua ateratzeko modu gisa ere, baizik eta soilik aisialdirako alternatiba gisa, modu arduratsu, kontrolatu eta moderatuan jokatuz.
Bestalde, jokoarekin zailtasunak dituzten pertsonentzat erabilgarri dauden baliabideen zerrenda zehatza ere jasotzen dute, besteak beste, Jokorako Sarrera Debekatuen Erregistroa edo Pertsona Auto-debekatuen Erregistroa edota jokoarekiko adikzioa gainditzeko laguntza behar dutenei laguntza eta orientazioa ematen dieten tokiko organizazio eta elkarteak.
Era berean, liburuxka Eusko Jaurlaritzaren web-orrian ere eskuragarri dago erakunde, organizazio, elkarte eta interesa duten pertsonek jaitsi eta zabaltzeko: https://labur.eus/hGOyu
Agentes de la Ertzaintza detuvieron ayer en Zumaia a dos hombres, ambos de 31 años…
26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…