Categorías: albisteak-berriak

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso ostean. Biktima ospitalera eraman behar izan dute, odola zerion zauri batekin. Handik gutxira, bi susmagarri aurkitu dituzte Portugaleten, arropetan odol arrastoak zituztela.

Gertaera gaur, larunbata, goizaldeko ordu biak hamar gutxitan izan da, Santurtziko San Jorge jaietan, portuaren inguruan. Udaltzaingoak ohartarazi du eraso bat izan dela jai-eremuan, eta Ertzaintza bertaratu dadila eskatu du.

Zenbait patruila bertaratu dira, eta 14 urteko nazionalitate espainiarreko gazte batek sabelean zauri bat zuela ikusi dute. Osasun-langileek biktima adingabea artatzen zuten bitartean, agenteek kudeaketak hasi dituzte ustezko erasotzailea identifikatzeko.

Hainbat ikerketa egin ondoren, ustezko egilea beste adingabe bat izan daitekeela jakin dute. Ertzaintzaren patruila batek susmagarria aurkitu du handik gutxira Portugaleten, jatorri latinoamerikarreko 15 urteko adingabe bat. Agenteek identifikatu egin dituzte, baita beste adingabe bat ere, 16 urtekoa eta nazionalitate espainiarrekoa. Biek odol arrastoak zituztela ikusi dute.

Ebidentzia horiek ikusita, ertzainek Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte bi adingabeak, beharrezko eginbideak egiteko, eta biak ere ikertu dituzte lesio-delitu batengatik. Amaitutakoan, adingabeak senideen zaintzapean geratu dira, eta Adingabeen Fiskaltzak deituko ditu.

Biktima ospitalean dago eta bere bizitza ez dago arriskuan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

20 horas hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

23 horas hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

1 día hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

1 día hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

1 día hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

2 días hace