26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean
Servicio de prensa
2026-04-18
Ertzaintzako agenteek Galdakaoko eraikin bat hustu dute gaur goizean, epailearen aginduz. Bertan, eginbideak ireki zaizkie bi pertsonari usurpazio-delitu bat egotzita, eta 35 gehiago identifikatu dira. Bi espediente irekiko zaizkie desobedientziagatik, Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren arabera.
Gaur goizeko hamarrak baino lehentxeago, Ertzaintzak Bizkaiko udalerri horretako eraikin bat hustu du, epailearen aginduz. Eraikinaren kanpoaldean 35 pertsona identifikatu dira, nazionalitate espainiarrekoak, ertzainei sartzen uzten ez zietenak, eta espediente bana irekiko zaie desobedientzia-delituagatik, LOGSEren arabera.
Barruan zeudela, ertzainek nazionalitate espainiarreko bi gazte identifikatu dituzte, eta eginbideak ireki zaizkie, higiezina usurpatzea egotzita.
Eraikin hustean identifikatutako pertsona guztiak 19 eta 31 urte bitartekoak dira.
Goizeko hamaikak pasata amaitu da kaleratze judiziala.
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…