Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizeko lehenengo orduan sinatu du, Lehendakaritzaren egoitzako bere bulegoan, Gasteizen, Eusko Legebiltzarra desegiten duen eta datorren apirilaren 21erako hauteskundeak deitzen dituen dekretua.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 7.c) eta 50. artikuluek ematen dizkioten ahalmenak erabiliz sinatu du, Gobernu Kontseiluak joan den ostegunean, otsailaren 22an, aurretik deliberatu ondoren.
Sinadura, bihartik aurrera, 54 eguneko epea irekiko du hauteskunde-prozesua abian jartzeko: hautesle-errolda erakustea, posta bidez bozkatzeko eta botoa braillen emateko eskaera egiteko epeak irekitzea, hautagai-zerrendak aurkeztea, hautagai-zerrendak aldarrikatzea, hauteskunde-kanpaina, hauteskunde-eguna, etab.
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…