eLankidetza- Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak eta Bilboko Udalak Garapenerako Estrategia Positiboen XIV. Jarkdunaldia antolatuko dituzte martxoaren 18an, astelehenean, eta 19an, asteartean. “Ahalduntzeko zubi hezkidetzaileak. Diálogo local – global entre experiencias coeducativas” izenburupean, hezkidetzan adituak diren hainbat herrialdetako emakumeak parte hartuko dute.
Gaur egun, globalizazio hegemonikoa sexu-genero sisteman, ekoizpen-, eta kontsumo-eredu estraktibistan, kapitalistan eta inperialistan oinarritzen da; eta baita muga fisiko eta sinbolikoetan. Horiek indarkeria dira pertsonentzat, herrientzat eta planetarentzat. Zapalkuntza-ardatz horiek normalizatu eta ohiko forma ugaritan adierazten dira. Testuinguru horretan, hezkidetza eraldatzailea, feminista, antirrazista eta intersekzionala garapenerako eta berdintasuna lortzeko estrategia positiboetako bat da.
Hala ere, lortutako aldaketen aurrean, erresidentzien gorakada sumatzen da, normaltasunarekiko eta matxismo zisheteronormatikoak —kapitalismoarekin eta kolonialismoarekin batera— eraiki eta ezarritako pribilegioekiko mehatxu-sentimenduaren gorakada, alegia.
Jardunaldietan, Euskadiko, Espainiar Estatuko, Hego Afrikako, Indiako, Costa Ricako, El Salvadorreko edo Peruko erakunde, gizarte-mugimendu eta erakundeek hezkidetza zer den aztertuko dute. Era berean, hezkidetza esperientziak erakutsiko dituzte, berdintasunezko hezkuntza eta gizarte baterantz aurrera egiten laguntzeko.
Zenbait erakundek euskal GGKEekin lan egiten dute nazioarteko lankidetzaren esparruan, hala nola: Anuradha Chatterji (CREA, India), Adilia Solís, (Cenderos, Costa Rica), Vivienne Marto Lalu (JASS, Hego Afrika), Elga Prado, (Movimiento Manuela Ramos, Peru), y Edith Elizondo (Asociación Mujeres Ixchel, El Salvador).
2025tik, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak bi urtean behin honako topaketa hau sustatzen dute, Hegoaldeko eta Iparraldeko eragileen arteko trukerako, ahalduntze- prozesuak partekatzeko eta ikasteko.
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…