Categorías: albisteak-berriak

Gaur Astekonomian jorratzen diren gaiak: KPIa murriztu egin da otsailean, eta euskal ekonomiak hazkunde leuneko eremuan jarraitzen du

Euskadin otsailean izandako KPIaren murrizketak (lau hamarren bidean utzita) eta euskal ekonomia hazkunde leuneko eremuan mantentzeak itxuratzen dute gaur Astekonomia. Ekonomia Zuzendaritzak egindako asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenen laburpena da, euskal aireportuen bolada ona ere islatzen duena, otsailean pertsonen joan-etorrietan lortutako errekor berriarekin batera.

Otsailean, Euskadiko KPIa % 3,1ekoa izan zen, aurreko hilekoaren lau hamarren azpitik. Horrela, eta elektrizitatearen prezioaren jaitsierari esker, berriro ere beheranzko bideari heldu dio, urtarrileko gorakadaren ondoren. Aitzitik, azpiko inflazioa pixka bat igo zen, % 3,8tik % 3,9ra.

Bestalde, euskal ekonomiaren termometroak 82 puntuko balioa izan zuen otsailean. Horrela, hazkunde leuneko eremuan geratu zen. Zehazki, puntu bat eta sei hamarren murriztu da aurreko hilaren aldean, inbertsioaren eta kanpo-sektorearen bilakaera neurrizkoagoa izan delako. Aitzitik, enpleguak bere joera positiboarekin jarraitzen du.

Era berean, otsailean, pertsonen trafikoak 450.000 joan-etorri gainditu zituen euskal aireportuetan. Kopuru hori % 16,0 igo zen aurreko urteko aldi beraren aldean, eta otsail batean inoiz izan den erregistrorik altuena da.

Asteroko laburpen hau minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, eta gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea du helburu.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

BAZ bulegoa egokitzen ari da Udala herritarrei arreta hurbilagoa eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko

Hondarribiko Udala Herritarren Arreta Bulegoan (BAZ) hainbat egokitzapen egiten ari da herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua…

44 minutos hace

Guadalupeko komun publikoetan agertutako pintaketa xenofobo, arrazista eta faxistak gaitzetsi ditu Hondarribiko Udalak

Hondarribiko Udalak irmoki gaitzesten ditu asteburuan Guadalupeko komun publikoetan  agertu diren pintaketa xenofobo, arrazista eta…

44 minutos hace

Arte guneen zerrenda digitala eta plano inprimatua osatzeko deialdia zabaldu du Hondarribiko Udalak

Proiektuaren baitan, arte guneen zerrenda digitala eta plano inprimatua argitaratuko dira, eta, gainera, bisita gidatuak…

44 minutos hace

Administrazio publikoetako montepioetako klase pasiboen pentsioak %2,7 haziko dira

Gaurkotzeko eskubidea duten Nafarroako administrazio publikoetako montepioetako klase pasiboen pentsioak %2,7 igotzea onartu du Foru…

44 minutos hace

Nafarroak 2 milioi turista baino gehiago izan zituen 2025ean lehen aldiz, aurreko urtean baino %2,8 bisitari gehiago

Paseos en bici Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilari Rebeca Esnaolak Nafarroako turismoaren sektoreari buruz ezagutzen…

44 minutos hace

Foru Gobernuak 2 milioi euro inbertitu ditu Nafarroako Liburutegi eta Filmategiaren estalkia iragazgaiztu eta isolatzeko

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 2.048.549,23 euroko urte anitzeko gastu-konpromisoa baimendu du, Iruñeko Mendebaldea auzoan dagoen…

44 minutos hace