Categorías: albisteak-berriak

Donostiak 325 zuhaitz espezie desberdin ditu

binary comment

Hiriko natur ondarea 146.000 zuhaitzetik gorakoa da

«Donostia Botanika» Hiriko Zuhaitzen Plan Zuzentzailearen izena da. Hiriko Parke eta Lorategi Saileko zerbitzu teknikoek ia bukatua dute jada.

«Dokumentu guztiz osatua da, Donostian ezaugarri horiek dituen lehena» aditzera eman du Carlos García Hiri eta Mantentze Zerbitzuetako zinegotzi sozialistak. «Donostiak zuhaitz-ondare aberatsa du, 146.710 ale, hain zuzen. Hori, ehunekoetan, hiriko azaleraren %60,7a da. Gure hiria, agian, penintsula osoan zuhaizti gehien dituen hiria da, txosten teknikoek diotenez. Zuhaitz horietatik ia 80.000 hirigunean daude, eta gainerakoak, inguruko basoetan. Aberastasun hori 325 espezietan banatzen da. Horietako batzuek aparteko balioa dute, eta, oro har, multzo osoak kontserbazio-egoera bikaina du«.

Espezien arabera, platanoa da ugariena Donostian. Ondoren, urkia, ezkia, tamariza, lizarra, e.a. datoz. Bakar batek ere ez du gainditzen guztizkoaren %7a, eta hori Donostiak duen aniztasunaz mintzo da.

“Donostia Botanika” dokumentuaren helburua ez da soilik Donostia biodibertsitatearen eta aberastasun naturalaren ikono bihurtzea, baizik eta, baita ere, zuhaitzek, klima-aldaketara egokitzeko eta haren ondorioak arintzeko, duten zeregin garrantzitsua nabarmentzea, etorkizuneko belaunaldiei guk daukagun ondarea jasoko dutela bermatzearren.

“Donostia Botanika” hiriko zuhaitzen azterketa sakon batean oinarritzen da, indarrak, aukerak, gabeziak eta mehatxuak identifikatzeko egindako analisi batean. Azterketa horretatik abiatuta, 12 helburu nagusi ezarri dira, besteak beste, herritarren bizi-kalitatea eta osasuna hobetzea, airearen kalitatea hobetzea, klima-aldaketari aurre egiteko erresilientzia areagotzea eta zuhaitz-ondarea hobetzea. Helburu horiek lortzeko, 35 lan-estrategia eta 50 ekintza espezifiko daude, 2024tik 2034ra doazen hamar urteak hartzen dituen plan batean banatuta.

Juantxo Marrero Ekologia zinegotziak adierazi duenez, dokumentua sortzeko egindako lanaren arabera, «zuhaitzek hiriari egiten dioten onuraren balioa urtean ia 2,5 milioi eurokoa dela balioztatzen da, kontuan hartuta gaixotasunen eta heriotzen prebentzioan, berokuntzan eta aire girotuan, kutsaduraren murrizketan, airearen kalitatearen hobekuntzan eta uholdeen prebentzioan aurrezten dena. Naturan egindako inbertsioa da, oso mesedegarria, agerian jartzen dituena zuhaitzek hirietan sortzen dituzten onurak eta, aldi berean, Donostia nazio-mailako erreferente bihurtzen duena«.

“Donostia Botanika” Planak honako hauek proposatzen ditu: inausketa, landaketa eta hiri-espazioen moldaketa modu berrietara egokitzea; zuhaitz apartekoak sustatzeko plan bat egitea, Donostiako zuhaitz-ondarearen balioa handitze aldera; eta zuhaiztien arriskua ebaluatzeko planak, bai eta mantentze bereizi eta jasangarrirako planak ere.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Taldeak Mungiako Tallu Mendizale Kirol Klubeko mendiko larrialdi-lantegian parte hartu du

25_0773 Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Taldeak Mungiako Tallu Mendizale Kirol Klubeko mendiko larrialdi-lantegian…

21 horas hace

Bilboko bizilagun bati 5.000 euro inguruko iruzurra egitea eragotzi du Ertzaintzak

Bilboko Ertzain-etxeko Ondarearen Arloko Delitu Informatikoen Atalak 4.988,29 euroko iruzur bat blokeatu du. Iruzurgileek, telefono-dei…

2 días hace

Segurtasun Sailak omenaldia egin die 2024an erretiroa hartu zuten ertzainei

Iaz, guztira, Ertzaintzako 444 agente jubilatu ziren, 391 gizon eta 53 emakume. Segurtasun Sailak omenaldia…

2 días hace

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Oiartzunen, Arditurri meatze-gunean, istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

25_0770 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Oiartzunen, Arditurri meatze-gunean, istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko…

2 días hace

Santurtziko taberna baten arduraduna atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik

25_0769 Santurtziko taberna baten arduraduna atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik Santurtziko taberna baten arduraduna atxilotu dute…

2 días hace

Ertzaintzak Bilbon adingabe bati egindako lapurreta argitu du

Ertzaintzak 14, 17 eta 18 urteko hiru gazte atxilotu ditu urrian Bilbon adingabe bati indarkeria…

2 días hace