Categorías: albisteak-berriak

Segurtasun Sailak omenaldia egin die 2024an erretiroa hartu zuten ertzainei

Iaz, guztira, Ertzaintzako 444 agente jubilatu ziren, 391 gizon eta 53 emakume.

Segurtasun Sailak omenaldia egin die gaur goizean 2024an erretiroa hartu zuten ertzainei. Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua izan da ekiktaldiaren buru, Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailburuordearekin eta Victoria Landa eta Josu Bujanda Ertzaintzako zuzendariareki eta buruarekin batera. .

2024an 444 agentek hartu zuten erretiroa, 391 gizon eta 53 emakume, Ertzaintzaren promozio desberdinetakoak, lehen promoziotik hamabosgarrenera. Iaz erretiroa hartu zuten ertzainen artean, Euskadiko ia ertzain-etxe guztietako eta Ertzaintzako ia unitate guztietako agenteak daude (Brigada Mugikorra,  Joko eta Ikuskizunak, Trafikoa, Idazkaritza Nagusia, UVR, Inteligentzia Bulego Nagusia, Polizia Zientifikoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako irakasleak, Barne Gaiak, etab.).

Ekitaldian izan diren agente erretiratuek, beraien familien babesa izan dute eta plaka oroigarri bat eta diploma bat jaso dute Ertzaintzako buru Josu Bujandaren eskutik, bai eta Herritarren Babeserako eta Ikerketa Kriminaleko Dibisioko buruen eta lurralde-buruen eskutik ere. Halaber, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eskerrak eman dizkie «herritarren segurtasuna bermatzeko egindako lanagatik, profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik beti herritarren eskubideak eta askatasunak babestuz eta bizikidetza bermatuz».

Ekitaldia Iurretan
Segurtasun Sailak erretiratutako agenteen omenezko ekitaldia berreskuratu du, pandemiak eragindako geldialdiaren ostean hainbat urtez egin gabe egon ostean. Iurretako polizia zentroan egindako omenaldia erretiratutako agenteen eta haien lankideen eta nagusien arteko topaketa izan da. Gainera, omendutako pertsonen senideek Txakur Unitateen eta Zaintza eta Erreskate Unitateen erakustaldiaz gozatu ahal izan dute, baita droneen eta Lehergailuak Indargabetzeko Unitatearen materialaren erakusketaz ere. Ohorezko aurreskuaren ondoren, ekitaldia Ertzaintzako buruaren hitzaldiarekin hasi da. Ondoren, plaka oroigarriak entregatu dira eta Segurtasuneko sailburuaren hitzaldiarekin amaitu da.

Jaitsi argarzki 1

Jaitsi argazki 2

Jaitsi argazki 3

Jaitsi argazki 4

Jaitsi argazki 5

Jaitsi argazki 6

Jaitsi argazki 7

Jaitsi argazki 8

Jaitsi argazki 9

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0338 Un detenido por hurto de teléfono móvil, y otro detenido y dos investigados por robo con violencia en Irun

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo mugaldean, telefono mugikorra ebastea egotzita, eta adingabe bat…

13 horas hace

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

2 días hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

3 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

3 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

3 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

3 días hace