25_0770 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Oiartzunen, Arditurri meatze-gunean, istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute
Servicio de prensa
2025-11-14
Mendiko konfigurazioa zuen Ertzaintzaren helikoptero batek Aiako Harria Natura Parkean, Arditurriko eremuan, oinez zihoala istripua izan duen mendizale bat erreskatatu du gaur eguerdian.
Gaur, ostirala, 12:00ak aldera, SOS Deiak 112ra egindako dei baten bidez jakitera eman dute espainiar nazionalitateko 32 urteko mendizale bat erori egin dela Aiako Harria Natura Parkeko (Oiartzun) Arditurri meatze-gunean, erreka ondoan, oinez zihoanean.
Mendizalea erreskatatzeko suhiltzaileak, Osakidetzako baliabideak eta Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko taldeko kideak zeramatzan Ertzaintzaren helikoptero bat mobilizatu dituzte.
Azkenean, eremuaren baldintzak zirela eta, aireontziak erreskatatu du zauritua, eta Donostiako suhiltzaileen instalazioetako heliporturaino eraman du. Handik, anbulantzia batek eraman du Donostia ospitalera.
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo mugaldean, telefono mugikorra ebastea egotzita, eta adingabe bat…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…