Categorías: albisteak-berriak

Bilboko bizilagun bati 5.000 euro inguruko iruzurra egitea eragotzi du Ertzaintzak

Bilboko Ertzain-etxeko Ondarearen Arloko Delitu Informatikoen Atalak 4.988,29 euroko iruzur bat blokeatu du. Iruzurgileek, telefono-dei baten bidez, biktimaren banketxeko segurtasun-zerbitzutzat aurkeztu zuten beren burua, eta, horrela, biktimaren datuak lortu zituzten dirua beren kontuetara transferitzeko. Diruaren zilegizko jabeak datozen egunotan berreskuratuko du.

Joan den urriaren 21ean, espainiar nazionalitateko 67 urteko bilbotar bati zenbaki ezkutu batetik deitu zioten telefono mugikorrera, bere banketxeko segurtasun-zerbitzua zela esanez. Jarraian, bere kontuarekin segurtasun-arazo bat zegoela azaldu zioten, eta arazoa zuzentzeko jarraitu beharreko urratsak adierazi zizkioten. Modu horretan, iruzurgileek dirua beren kontuetara transferitzeko behar zituzten datuak lortu zituzten.  

Gizona ez zen lasai geratu, eta banketxearen bulego batera joan zen. Bertan, zer gertatu zitzaion azaldu ondoren, iruzur baten biktima izan zela adierazi zioten.  Berehala salaketa jarri zuen Ertzaintzan, eta, horri esker, ikertzaileek dirua blokeatzeko mekanismoak aktibatu ahal izan zituzten, modu horretan dirua iruzurgileen helmugako kontuetara iristea eragozteko edo horietatik ateratzeko. Horrela, datozen egunotan itzuliko zaio biktimari iruzurrez kendutako dirua.

Ertzaintzak herritarrei aholkatzen die horrelako egoeren aurrean beren banketxearekin harremanetan jartzeko arazoa egiazkoa den ziurtatzeko. Horrez gainera, gomendatzen du estekak ez sakatzeko eta daturik edo gakorik ez emateko telefonoz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0338 Un detenido por hurto de teléfono móvil, y otro detenido y dos investigados por robo con violencia en Irun

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo mugaldean, telefono mugikorra ebastea egotzita, eta adingabe bat…

13 horas hace

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

2 días hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

3 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

3 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

3 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

3 días hace