Categorías: albisteak-berriak

3.550 pertsonek bisitatu dute Donostiako udaletxea Ate Irekien asteburuan

Beste urte batez, bisita gidatuak egiteko aurreikusiak zeuden 250 plazak bete ziren

Donostiako udaletxeak bere ateak ireki zizkien herritarrei joan den asteburuan, eta 3.550 pertsona inguruk bisitatu zituzten eraikineko areto nagusiak, modu librean edo bisita gidatuen bidez. Bisitari gehien izan zuen jargunaldia larunbata izan zen, 1.800 pertsonekin.

Ana Lopez Gobernantza Ireki, Digital eta Kolaboratiboko zinegotziak nabarmendu duenez, «jardunaldien arrakasta dela eta, Udalak jarduera hau herritarrekin eta gure hiria bisitatzen duten pertsonekin urteroko hitzordu bihurtzea aurreikusten du».

Bisitariek gela desberdinak bisitatu ahal izan zituzten, hala nola Udalbatza Aretoa, eskalinata nagusia, Harrera Gela, Gobernu Batzarraren aretoa, Prentsa Aretoa, edo Ispiluen Aretoa.

Apirilaren 5etik 7ra, aurreikusitako bisita gidatuen talde guztiak, 250 pertsonako hasierako kupoa zutenak, osatu eta zabaldu ere egin ziren, gidarien eskutik eraikinak dituen bitxikeriak ezagutzera hurbildu nahi izan ziren bisitariak hartuz.

Tour birtuala

Udaletxea ezagutzera gerturatu ezin izan ziren pertsona guztientzat, Udalaren web orriak tour birtual bat du, edozein gailutatik udaletxea bisitatu ahal izateko.

Ate irekien zein tour birtualaren helburua erakundea herritarrengana hurbiltzea eta hiriko eraikinik enblematiko eta maitatuenetako bati balioa ematea da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Osakidetzak eta Bilboko Udalak emakumeak erretzeari uztera animatzeko jarduerak bultzatu dituzte

«Neure burua aukeratzen dut, kea albo batera uzten dut» lelopean, erretzeari uzteak osasunerako dakartzan onurei…

3 horas hace

eLiburutegia % 32 hazi da hiru urtean, eta Euskadin kultura eskuratzeko beste modu gisa finkatu da

Liburutegi digital publikoak 165.000 mailegu baino gehiago egin ditu 2025ean, eta erabilera indartu da herritarren…

3 horas hace

12 agente Barakaldoko Udaltzaingoaren plantillan sartu dira

Barakaldoko Udalak harrera egin zien atzo 2023ko eta 2024ko EPEetan eskainitako plazen bidez hirira iristen…

3 horas hace

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak estrategia bateratua indartu dute, Gasteizko delinkuentzia-datuak aztertu ondoren

Segurtasuna Koordinatzeko Batzordeak 2025eko Vitoria-Gasteizko delinkuentzia-datuen bilakaera eta Udaltzaingoak eta Ertzaintzak intzidentzia handiena duten eremuetan…

3 horas hace

Justizia eta Giza Eskubideen Sailak Estatu osoarekin partekatutako gerrako eta diktadurako biktimen erroldan laguntzeko asmoa agertu du

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak Memoria Demokratikoaren Lurralde Kontseiluko bileran parte hartu du gaur Justizia…

3 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Zamalanda parkean indarkeriaz lapurtzeagatik

El individuo, de 25 años, ha sido detenido por agentes de la Policía Local, mientras…

3 horas hace