Gobernu Kontseiluak gaur eman du oniritzia hiru unibertsitaterekin hezkuntza-arloan lankidetza ezartzeko hiru hitzarmen sinatzeko. Lankidetza horrek balioko du ikasleei prestakuntza integrala, teorikoa eta praktikoa eskaintzeko eta, era horretara, prestakuntza profesionala ziurtatzeko, haien enplegagarritasuna eta laneratzeko gaitasuna hobetuz. Hitzarmen horiek jarraian adierazitako unibertsitateetako ikasleen curriculumeko praktika akademikoak arautzeko esparrua ezartzen dute.
Akordio horiei esker, unibertsitateko ikasleek praktiketako prestakuntza Ertzaintzaren egoitzetan egin ahal izango dute, bere aholkularitzapean eta laguntzarekin, eta praktika horiek hartzeko eta tutorizatzeko programa bati jarraituz.
Hiru hitzarmen horiek, batetik aldeentzat aberasgarria eta beharrezkoa den harremana bideratuko dute, eta, bestetik, Ertzaintzak gai horietan dituen prozedurentzat eta eraginkortasunarentzat etorkizunean mesedegarriak izan litezkeen ikasketak egitea ahalbidetuko dute.
Orain dela hainbat urtetatik, Segurtasun Sailak lankidetzan dihardu Euskadiko eta Estatuko hainbat unibertsitaterekin. Hiru hitzarmen horiek 4 urteko indarraldia izango dute, eta beste lau urtez luzatu ahal izango dira.
Iruzur horretan, biktimek SMSak, dei faltsuak eta bideo-deiak jasotzen dituzte berehalako mezularitzako WhatsApp aplikazioaren bidez,…
Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute Durangon, lesio larrien delitu bat leporatuta. Atxilotuak arma zuri…
26_0321 La Ertzaintza desarrolla con éxito un plan preventivo contra robos de campanas en ermitas…
Barakaldo, 2026ko apirilak 27.- Barakaldoko Alkate eta Bilbao Ría 2000ko Kontseilari Amaia del Campok eta…
El secretario de Estado de Transportes y Movilidad Sostenible, José Antonio Santano, ha confirmado los…
El Boletín Oficial del Estado (BOE) ha publicado hoy la declaración de Arrasate, Pasaia y…