Categorías: albisteak-berriak

Euskadik bere gain hartu ditu hiru eskumen berriak

  • Jaurlaritzak Onkologikoa Osakidetzan behin betiko integrazio hitzarmena sinatzea onartu du
  • Adingabeko seme-alabentzako eta indarkeria matxistaren biktima diren umezurtzentzako dirulaguntza arautzen duen dekretua onartu da

Iñigo Urkullu  Lehendakaria izan da Gobernu Kontseiluaren gaurko  bileraren buru. Gaurko bileran, besteak beste, azken hiru transferentzien dekretuak, hain zuzen ere, aldirietako trenbideen, atzerriko unibertsitate tituluen homologazio eta parekatzearen eta autonomia pertsonalaren fasean nazioarteko babesa duten onuradunen harrera sistemaren arloetan eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkiola ziurtatzen duten Dekretu proiektuak. Hiru eskualdaketak martxoaren 11n adostu ziren Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoan. Dekretuak apirilaren 19an sartuko dira indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratzen direnean.

Halaber, gaurko Gobernu Kontseiluak onartu du Onkologikoa Euskal Osasun Zerbitzuan, Osakidetzan, behin betiko integratzeko hitzarmena sinatzea.  Hitzarmen horren bidez egituratuko da Onkologikoa izeneko osasun-zentroa Euskadiko Osasun Sisteman integratzeko prozesua. Horrela, osatuko da 1988an, Euskal Osasun Zerbitzuak Institutu Onkologikoarekin egindako ituna bere gain hartu zuenean, hasi zen prozesua. Itun horren ondoren, Osakidetzako pazienteentzako onkologia-zerbitzuen kontratazioa arautzeko sinatutako beste itun batzuk etorri dira eta horiek jada Osasun Sailarekin sinatu dira. Osasun Planean islatzen denaren ildotik, 2018-2023 aldirako Euskadiko Onkologia Plana prestatu zuen. Plan horretan definitutako asistentzia-ereduak diziplina anitzeko ikuspegia du, eta pazienteen premia globalei erantzungo dien tratu humanizatua du ardatz. Plan horren helburua da, halaber, diagnostikorako denborak murriztea eta esku-hartze konplexuenak erreferentziazko unitateetan metatzea, behar den esperientzia bildu ahal izan dadin.

Bestalde, Gobernuak onartu du indarkeria matxistaren ondorioz hildako biktimen seme-alaba umezurtzentzako laguntza ekonomikoa arautzen duen eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legea garatzen duen dekretua. Laguntza berri horren abiapuntua da adingabe umezurtz horiek emakumeen aurkako indarkeriaren biktima zuzenak direla aitortzea, eta kaltea konpontzen laguntzeaz gain, zaurgarritasun-egoera bereziaren ondorioz hildako biktimen seme-alabei ematen zaien laguntza indartzeko betebeharra betetzea ahalbidetzen du. Urtero emango den laguntza bat da, eta adin-nagusitasunera arte edo 25 urtera arte jasoko da, baldin eta ikasten ari badira, mendekoak badira eta/edo desgaitasunen bat baldin badute. Dekretua atzeraeraginezko izaerarekin onartu da, 2003tik arau hau indarrean sartu arteko seme-alabei ordaina emateko.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak onartu du nekazaritza-, elikagai- eta arrantza- eta akuikultura-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzetarako 2024-2025 ekitaldirako deialdia egiteko agindua ekitaldirako (LEHIATU INBERTSIOA programa). Ia 17 milioi euroko aurrekontu-zuzkidura duen programa bat da eta laguntza horien bidez, elikagaiak, basogintza eta elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak finantzatuko dira. Lehiatu Inbertsioa programa inbertsio berriak egiten dituzten jarduneko enpresei zuzenduta dago edo enpresa berri bat irekitzera bideratuta.

Euskaren sustapenari lotuta, Eusko Jaurlaritzak 3,7 milioi euroko dirulaguntzak onartu ditu euskara ikasteko doakotasuna finantzatzeko eta 1,7 miloi bideratuko ditu gizarte-bizitzan euskara sustatu, garatu eta normalizatzea helburu duen “Euskalgintza” deialdira. Merkataritzari dagokionez, Jaurlaritzak 4 milioi bideratu ditu merkataritza-establezimenduak eta Euskadiko merkataritza-jarduerekin lotutako zerbitzuak modernizatzeko laguntzetara eta 2 milioi euro Euskadiren dinamizazio eta lehiakortasun komertzialera.

Prentsa txostena

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Sestaon hiru pertsona atxilotu dituzte supermerkatu batean indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzainek hiru pertsona, bi gizon eta emakume bat, atxilotu dituzte Sestaon, Barakaldoko supermerkatu batean indarkeria…

16 horas hace

Gernika-Lumoko taberna baten arduraduna atxilotu dute droga-trafikoagatik

24_0280 Gernika-Lumoko taberna baten arduraduna atxilotu dute droga-trafikoagatik Gernika-Lumoko taberna baten arduraduna atxilotu dute droga-trafikoagatik…

16 horas hace

Polizia eta Larrialdietako Akademiak gizakien salerosketari, prostituzioari eta pornografiari buruzko PAREZ PARE jardunaldia hartuko du

Mabel Lozanok, Leire Berasaluzek eta Olaya Garciak, gai horretan dokumentazioaren, zuzenbidearen eta soziologiaren arloko adituek,…

19 horas hace

Barakaldoko 16 ikastetxetako ikasleak iraunkortasunaren alde lanean, 2030 Agendaren eskutik

Clara Campoamorrek ikasleek hiriko kutsaduraren aurkako konponbideak proposatuz egindako argazkien erakusketa hartuko du ostiral honetara…

1 día hace

Ongi Astea hogei bat jarduerarekin itzuliko da ekainaren 27tik 1era

Akroyoga tailerrak egingo dira familian, emozioen maneiua, hilekoa, gorputz artea, meditazio gidatua, kaligrafia artistikoa mindfullness…

2 días hace

Saizarlan, kartoizko kaxen plastikozko heldulekuak biodegradagarriak izateko proiektu berritzailea garatzen ari den ETEa

Oiartzungo ETE bat da Saizarlan, eta proiektu berritzaile batean ari da lanean, kartoizko kaxen plastikozko…

2 días hace