Categorías: albisteak-berriak

1.127 agentek osatutako polizia-dispositiboak zainduko du A21eko hauteskunde-eguneko segurtasuna


24_0229 1.127 agentek osatutako polizia-dispositiboak zainduko du A21eko hauteskunde-eguneko segurtasuna

1.127 agentek osatutako polizia-dispositiboak zainduko du A21eko hauteskunde-eguneko segurtasuna

Servicio de prensa

2024-04-20

Ertzaintzako 939 agentek eta Euskadiko udaltzaingoetako 288 agentek zainduko dute hauteskunde-eguna ahalik eta normaltasunik handienaz joango dela
Ziberzaintza-dispositiboa arduratuko da mehatxuak detektatzeaz: sare sozialen bidez desinformazioa zabaltzea, identitatea ordeztea informazio sentsiblera baimenik gabe sartu ahal izateko edo hautagaien lekua hartzea

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak gaur goizean aurkeztu du bihar, igandea, egingo diren 2024ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak direla eta, Eusko Jaurlaritzak prestatu duen segurtasun-dispositiboa. Dispositibo bikoitza da:

  • Aurrez aurreko herritarren segurtasuna: 1.127 agentek osatuko dute hauteskunde-eguneko segurtasuna zainduko duen polizia-dispositiboa. Euskadiko 22 ertzain-etxeetako 939 agente eta Euskadiko 81 udaltzaingoetako 288 udaltzain izango dira. Horietako gehienek bozketa-zentroetara bertaratuta egingo dute hauteskunde-egunaren jarraipena, baina beste unitate espezializatu batzuetako, besteak beste, Ertzaintzaren Ikerketa Kriminalaren Unitateko edo Inteligentzia Bulego Nagusiko baliabide operatiboak ere izango dira.
  • Zibersegurtasuna: ziberzaintza-dispositiboaren ardura halako prozesuetan ohikoenak diren mehatxuak detektatzea izango da, esate baterako, sare sozialen bidez desinformazioa zabaltzea, identitatea ordeztea informazio sentsiblera baimenik gabe sartzeko, hautagaien lekua hartzea, defacement deiturikoa, zerbitzua ukatzea, etab. Arreta beti izaten diren mehatxuetan, hau da, arrazoi ekonomikoa dutenetan edo era guztietako zibererasoetan ez ezik, profil hacktibista duten eta posizionamendu ideologikoa duten eragin-taldeek bultzatzen dituzten mehatxuetan ere jarriko da. Cyberzaintzak esparru horretako erreferentziako erakunde gisa jardungo du, hauteskundeetan zeregin aktiboa duten erakunde nagusien segurtasun digitala indartzeko, aipagarria den zerbait detektatzen denean ohartaraziz eta mehatxuaren eragina arintzeko behar den informazioa partekatuz.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Zarauzko Udalak erreketan eta hezeguneetan pilatzen den zaborra biltzeko zerbitzua berritu du

Zarauzko Udalak Txukun Lorazaintza enpresari esleitu dio berriz ere udalerriko erreketan eta hezeguneetan pilatzen den…

4 horas hace

Zarautz Familia Giroan ekimenaren bostgarren edizioa ospatuko da

Datorren asteburuan, maiatzaren 1, 2 eta 3an Zarautz Familia Giroan ekimenaren bostgarren edizioa ospatuko da,…

4 horas hace

Uda garaian izozki-postuak jartzeko eta ustiatzeko baimenak eskatzeko epea ireki du Hondarribiko Udalak

Hondarribiko Udalak, 2026ko udako denboraldiari begira, Europa Pasealekuan hiru izozki-postu jartzeko eta ustiatzeko baimena eskatzeko epea zabaldu…

4 horas hace

Hondarribiko Udalak San Pedro eta Beleztarren Markes kaleetan espazio publikoa irisgarriago egiteko lanak abiatu ditu

Hondarribiko Udalak San Pedro kalean eta Beleztarren Markes kalean espazio publikoa irisgarriago egiteko lanak hasi…

4 horas hace

Nafarroako Gobernuak toki entitateen kirol instalazioak eraberritzeko laguntzen deialdia egin du

350505 Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bidez (INDAF), diru-laguntzen deialdi berri bat…

4 horas hace

Osasun Departamentuak Sakanako, Larraungo eta Leitzaldeko langileen lan osasuna hobetzeko programa hasi du

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) Altsasu, Etxarri Aranatz, Irurtzun eta Leitzako oinarrizko…

4 horas hace