Categorías: albisteak-berriak

Andres Zearretak ongietorria eman dio Euskal Poliziaren promozio berriari

Ia % 40 emakumeak dira, eta kopuru horrek finkatu egiten ditu Eusko Jaurlaritzak berdintasunaren arloan ezarritako aurreikuspenak. Gehienek 35 urte baino gutxiago dituzte, eta goi-mailako ikasketak dituztela eta euskaraz dakitela egiaztatu dute. Gaur hasi duten 9 hilabeteko prestakuntzaren ondoren, gainditzen badute, 12 hilabeteko praktikaldia hasiko dute Ertzaintzan eta Euskadiko 31 udalerritako udaltzaingoetan.

Andres Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendariak ongietorria eman die gaur goizean, iazko urtarrilean hasi zen hautaketa-prozesuaren lehenengo zatiko proba teorikoak, psikoteknikoak eta fisikoak gainditu ondoren, Euskal Poliziaren laugarren promozio bateratuaren parte izan nahi duten 434 agente berriei. Promozio berri honen zifrek berretsi egiten dute, behin berriro ere, azken urteotan ikusiko joera, hau da, Akademian gero eta pertsona gazteagoak, prestatuagoak eta euskaldunagoak sartzen direla, Euskadiko segurtasunaren erronka berriei aurre egiteko eginkizun zaila bere gain hartzeko:

  • % 78k 35 urte bete gabe dituzte.
  • % 95ek B2 edo goragoko euskara-maila egiaztatu dute: % 67k B2 eta % 28k C1.
  • % 78,5ek goi-mailako ikasketak egiaztatu dituzte.
  • Gehien-gehienak Bizkaikoak (% 65,2), Gipuzkoakoak (% 15,9) eta Arabakoak (% 11,8) dira.

Inoiz baino emakume gehiago

Era berean, promozio berri honek egiaztatu du betetzen ari direla Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek, emakumeak Euskal Polizian sartzeari dagokionez, ezarritako helburuak: promozio berri honetan sartzen direnen % 39 emakumeak dira: 265 gizon eta 169 emakume.

  • Emakumeak Ertzaintzan: 84 emakume, % 40,19
  • Emakumeak Udaltzaingoan: 85 emakume, % 37,7

Ertzaintzari dagokionez, sartuko diren emakumeen kopuruak gainditu egiten ditu, aurreikusitakoa baino bi urte lehenago, Emakumeak Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente-kategorian sartzeko 2026rako I. Sustapen planean ezarritako helburuak. Berez, Eusko Jaurlaritzaren ustez, jada esan daiteke finkatuta dagoela Ertzaintzako agente izan nahi duten emakumeen % 40ko zifra.  

Bederatzi hilabeteko formakuntza eta urtebeteko praktikaldia

Gaur hasi eta datozen 9 hilabeteetan, Euskal Poliziako 434 izangaiek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak diseinatutako formakuntza teoriko eta praktiko trinkoa jasoko dute Ertzaintzako (209 izangai), bai herritarren segurtasuneko oinarrizko eskalako bai Trafikoa eta Bide Segurtasuna eta Ikerketa Kriminala espezialitateetako, eta Euskadiko 31 udaltzaingoetako (225 izangai) agente izateko behar diren ezagutzak, gaitasunak eta trebeziak eskuratzeko.

Formakuntza-etapa hori gainditzen duten agenteek diploma eskuratuko dute, eta 12 hilabetean ordaindutako praktikaldia hasiko dute behin-behineko plaza lortu duten Euskal Poliziako kidegoetan. Praktikaldi hori gaindituz gero, agenteak behin betiko karrerako funtzionario izatera pasatuko dira.  

Jaitsi Argazkia

Jaitsi Argazkia

Jaitsi Argazkia

Jaitsi Argazkia

Jaitsi Argazkia

Jaitsi Argazkia

Jaitsi Argazkia

Jaitsi Argazkia

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bilbon atxilotu dute ibilgailu batean lapurreta egiteagatik eta zordunketa-txartel bat bidegabe erabiltzeagatik

Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Bizkaiko hiriburuan ondarearen aurkako delitu batengatik. Atxilotuak…

10 minutos hace

Donostiako Udalak Ondarretako pasealekuko obrak gauzatzea agindu du premiazko prozedura baliatuz

Berehala egin beharreko lanak Construcciones Moyua SL enpresari esleitzea erabaki du, eta 2,5 milioi euro…

3 horas hace

Donostiako Udalak 2,3 milioi bideratuko ditu ingurumenaren eta oinezkoen joan-etorrien hobekuntzara

Lugaritz eta Morlans arteko tunelaren pasealekua oinezkoentzat egokituko da (381.634 euro), Urgull mendiko landaredia hobetuko…

3 horas hace

Izaro, Iñaki Gabilondo eta 500 dronen ikuskuzuna, Gabonetako inaugurazioaren protagonistak

Inaugurazio-ekitaldia datorren ostiralean, azaroaren 28an, izango da, 19:30ean, udaletxeko terrazan Donostiak datorren azaroaren 28an emango…

3 horas hace

Hurtado sailburua: “Arabako merkatarien ahalegina, tradizioa eta berrikuntza ospatzen dituzte Aenkomer Sariek”

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Aenkomer 2025 sari-banaketan parte hartu du,…

3 horas hace

Imanol Pradales Lehendakaria eta lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politi-kako Ibone Bengoetxea sailburua, diasporarekin bildu dira Pariseko Eskual Etxean

Imanol Pradales Lehendakaria eta lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politi-kako Ibone Bengoetxea sailburua, diasporarekin…

3 horas hace