Categorías: albisteak-berriak

Bilbon atxilotu dute ibilgailu batean lapurreta egiteagatik eta zordunketa-txartel bat bidegabe erabiltzeagatik

Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Bizkaiko hiriburuan ondarearen aurkako delitu batengatik. Atxilotuak beroki bat eta motxila bat lapurtu zituen ibilgailu batetik, eta bidegabe erabili zuen zordunketa-txartel bat, hainbat establezimendutan ordainketak eginez.

Lapurreta atzo, asteartea, arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera gertatu zen, biktimak bere ibilgailua aparkatu zuen Bilboko erdialdeko kale batean. Delitugileak, jabea joan zenean, beroki bat eta arropa, diru-zorroa eta zordunketa-txartel bat zituen motxila bat lapurtu zituen. Biktima ibilgailura itzuli zenean, bere gauzak falta zirela konturatu zen, eta Ertzaintzaren Indautxuko Herritarren Arretarako Bulegoan salatu zuen lapurreta. Era berean, jakin zuen lapurtutako txartelarekin ordainketak egiten ari zirela Bilboko hainbat establezimendutan.

Salaketa azkar jarri izanari esker, Ertzaintzaren hainbat baliabide mobilizatu zituzten, eta, herritarren laguntzari esker, Bilboko Alde Zaharrean identifikatu eta atxilotu ahal izan zuten ustezko lapurra.

Atxilotu zuten unean, gizonak lapurtutako berokia eta motxila zeramatzan, eta legezko jabeari itzuli zizkioten.

Atxilotua magrebtar jatorriko 39 urteko gizona da eta polizia-aurrekariak ditu, eta atzo bertan jarri zuten epailearen eskuetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0338 Un detenido por hurto de teléfono móvil, y otro detenido y dos investigados por robo con violencia en Irun

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo mugaldean, telefono mugikorra ebastea egotzita, eta adingabe bat…

5 horas hace

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

1 día hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

3 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

3 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

3 días hace