Categorías: albisteak-berriak

Erandion herritar bat arma zuri batekin zauritzeagatik atxilotu dituzte

Ertzainek 29 eta 25 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte gaur, ostirala, goizaldean, Erandion, ustezko lesio-delitu bat leporatuta, herritar bati mailu batekin eta labana batekin eraso egin ondoren. Gizona ospitalera eraman behar izan dute.

Gaur goizaldeko hamabi eta erdiak aldera, poliziaren eta osasun-zerbitzuen laguntza eskatu dute Erandion, Lutxana auzoan, adierazi dutenez lehentxeago bi pertsonak herritar bati eraso egin baitiote eta zaurituta baitzegoen. Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeseko patruila bat hurbildu da adierazitako lekura, eta biktima aurkitu du bertan. Gizonak hanka bat odoletan zuen eta hainbat kolpe zituen, eta ospitalera eraman behar izan dute.  

Egiaztatu ahal izan dutenez, lesioak eragin dizkiotenak bi gazte ziren, eta, borrokan ari zirela, mailu batekin jo dute eta arma zuri batekin zauria egin diote izterrean.

Ustezko erasotzaileak handik pixka batera aurkitu dituzte inguruan, eta, beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotu egin dituzte.  Bi atxilotuak polizia-egoitzara eraman dituzte gero, beharrezko izapideak egitera, eta, ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

10 horas hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

13 horas hace

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

1 día hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

1 día hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

2 días hace