Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak, Frantziako poliziarekin batera, joan den apirilean Irunen izandako hilketaren ustezko egilea atxilotu du Frantzian


24_0301 Ertzaintzak, Frantziako poliziarekin batera, joan den apirilean Irunen izandako hilketaren ustezko egilea atxilotu du Frantzian

Ertzaintzak, Frantziako poliziarekin batera, joan den apirilean Irunen izandako hilketaren ustezko egilea atxilotu du Frantzian

Servicio de prensa

2024-05-23

Ertzaintzako agenteek, Frantziako poliziarekin elkarlanean, gizon bat atxilotu dute Frantzian, joan den apirilaren 14an Irunen izandako hilketaren ustezko egilea delakoan. Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak hartu zuen bere gain ikerketaren ardura, eta susmagarria identifikatzea eta Frantzian bizi zela jakitea lortu zuen. Irungo epaitegiak ustezko egilea, 40 urtekoa, atxilotzeko eta entregatzeko agindu europarra eman zuen, eta Ertzaintzak atzo goizean atxilotu zuen Hazparnen.

Gertakariak apirilaren 14koak dira. Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek jakinarazi zuten gorpu bat aurkitu zutela Irungo San Migel auzoko eremu batean. Gorpuak indarkeria-zantzuak zituenez, Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak ikerketa hasi zuen gertatutakoa argitzeko, eta atzo goizean susmagarri nagusia atxilotu zuen.

Irungo epaitegiak atxilotzeko eta entregatzeko agindu europarra eman zuen, ikertzaileek susmagarria identifikatu eta Frantzian bizi zela jakin zutenean. Frantziako Polizia Nazionalaren lankidetzari esker, ustezko egilea Hazparnen aurkitu zuten, eta Ertzaintzako agenteek bertan atxilotu zuten atzo, asteazkena.  

Atxilotua 40 urteko gizona da, eta gaur goizean jarri dute agintari judizialaren eskuetan Irungo Guardiako Epaitegian. Epaileak espetxeratzeko agindua eman du.

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0299 Gizon bat atxilotu dute Donostian pisukide bat labanaz lepoan zauritzeagatik

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute gaur arratsaldean Gipuzkoako hiriburuan, hilketa saiakera egotzita. Antza denez,…

7 horas hace

26_0298 Euskal Poliziak kontrolak areagotuko ditu aste honetan, gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko

• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…

19 horas hace

26_0297 Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren dispositiboa, Real Sociedad taldearen Kopako titulua ospatzeko

Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…

19 horas hace

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…

19 horas hace

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

2 días hace