Categorías: albisteak-berriak

26_0298 Euskal Poliziak kontrolak areagotuko ditu aste honetan, gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko

• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da
• 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo arretarik gabe gidatzea izan zen arrazoi nagusietako bat

Ertzaintzak, udaltzaingoekin elkarlanean, gidatzean distrakzioak eragozteko helburuarekin kontrolak indartuko ditu apirilaren 20tik 26ra bitartean Euskadiko errepide-sarean. Operatibo hau, 2026. urterako Trafikoa eta Garraioa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen egutegiaren baitan programatu diren 33 kanpainen parte dira. Iaz, kanpaina horien barruan, Ertzaintzak 1.363 kontrol egin zituen gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko. Kontrol horietan 5.734 ibilgailu ikuskatu ziren, eta horietatik 331 (guztizkoaren %5,8) arau-hausteren bat egiteagatik salatu ziren.

2025ean Euskadiko errepideetan erregistratutako trafiko-istripuen %40an distraituta edo arretarik gabe gidatzea izan zen arrazoi nagusietako bat, abiadura desegokiaren edo alkohol-kontsumoaren gainetik. Arreta galtzearen arrazoi nagusietako batek telefono mugikorrekin du zerikusia. Gidatzen ari garen bitartean telefonoa eskuan eramateak, mugimenduan egon edo ez egon, 6 puntu galtzea ekarriko du; eta ibilgailua semaforo batean edo pilaketa batean geldi egonda ere bai, zirkulatzen ari dela ulertzen baita.

Eusko Jaurlaritzatik gomendatzen da mugikorrean “auto modua” edo “hegazkin modua” aktibatzea, eta ibilgailua aparkatuta dagoenean bakarrik erabiltzea. Bestalde, komenigarria da irratia edo musika zuzenean bolantetik manipulatzea, eta GPSn ibilbidea autoa abian jarri aurretik programatzea, inoiz ez bidaian zehar.

Arreta-galtzeen ondorioz sarrien gertatzen diren istripuak errepidetik ateratzea, aurrez aurreko talkak, aurreko autoa jotzea edo norbait harrapatzea dira.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0297 Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren dispositiboa, Real Sociedad taldearen Kopako titulua ospatzeko

Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…

2 horas hace

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…

2 horas hace

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

23 horas hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

1 día hace

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

2 días hace