Categorías: albisteak-berriak

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek aurkitu dute atzo Azpeitian desagertutako emakumea

Emakumea, 61 urtekoa, gau osoan egon da desagertuta, eta Ertzaintzaren Txakur Unitateak aurkitu du bere baserri inguruan, Azpeitiako Odria auzoan, ezponda batean erorita eta hanka batean min hartuta. Ondoren, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak eta Gipuzkoako suhiltzaileek erreskatatu dute emakumea, eta anbulantzian eraman dute Donostia ospitalera.

Goizaldeko 01:15 aldera, pertsona batek SOS-Deiak 112ra deitu zuen, arratsaldean koinata baserrian utzi zuela eta gauean emakumea ez zegoela bertan esanez.  Pertsona horri harrigarria iruditu zitzaion hori, hainbat zeregin erdizka utzi zituela ikusi baitzuen, eta Ertzaintzara deitzea erabaki zuen, egoeraren berri emateko.

Horren aurrean, eta goizaldean ikertzen aritu ondoren eta emakumea sarri ibiltzen zen beste leku batzuetan ez zegoela egiaztatu ostean, baserri inguruan, Azpeitiako Odria auzoan, hasi dira haren bila, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek koordinatuta. Laguntza-dispositiboan Urola-Kostako Ertzain-etxeko patruilek, Ertzaintzaren Txakur Unitateak eta Zaintza eta Erreskate Unitateak, Gipuzkoako suhiltzaileek eta Azpeitiako Udaltzaingoak parte hartu dute.

Azkenean, gaurko 09:00etan, Ertzaintzako Txakur Unitateak aurkitu du 61 urteko emakumea, baserri inguruko ezponda batean erorita. Emakumea hanka batean min hartuta zegoen eta ezin zen mugitu, eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak eta Gipuzkoako suhiltzaileek atera dute osasun-zerbitzuek artatu ahal izateko.

Gero, biktima anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera.

Jaitsi Argazkia

Jaitsi Argazkia

Jaitsi Argazkia

Jaitsi Argazkia

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

15 horas hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

18 horas hace

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

1 día hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

2 días hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

2 días hace