200.000 €erabiliko dira guztira, baina proiektu bakoitzeko dirulaguntza 20.000 €-koa izango da gehienez
Trantsizio energetikoa eta ingurumenaren hobekuntza sustatzen duten politikak eta programak bultzatzearen barruan, Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren bitartez eta Next Generation Funtsei esker, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzen laguntzeko laguntza-lerro bat ezartzen du.
Ane Oyarbide Ekonomia eta Enplegu zinegotziak adierazi duenez, «laguntza hauek hiriko enogastronomiaren eta aisialdi-turismoaren sektorearekin lotutako enpresei zuzenduta daude. Beste urrats bat da airearen kalitatea hobetzeko, emisioak murrizteko eta teknologia garbiagoak erabiltzeko. Enpresa horietara, hoteletara batez ere, baina ez soilik, ibilgailu elektrikoekin zirkulatzen duten eta kargatzeko estazioak behar dituzten bezeroak iristen dira. Sektoreko enpresei puntu horiek ezartzen laguntzea da helburua«.
Horretarako, 200.000 €erabiliko dira guztira, baina proiektu bakoitzeko dirulaguntza 20.000 €-koa izango da gehienez.
Gobernu Batzordeak ekainaren 11n, asteartea, onartuko ditu laguntzak, eta azaroaren 30era arte edo esleitutako partida agortu arte egongo dira eskuragarri.
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…