Gurutze Gorria Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemari atxikita dagoen boluntario erakundeetako bat da, eta esperientzia handia du Euskadin babes zibilaren eta herritarrei laguntza ematearen arloan
Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Gurutze Gorriari 2024ko ekitaldirako 471.600 euroko dirulaguntza emateari, lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Agindu baten bidez, larrialdi-egoeretan erantzuteko baliabideak eta bitartekoak izatea sustatzeko eta Euskadiko Larrialdi Zerbitzuei laguntzeko sareak bultzatzeko, boluntariotzako erakundeei bultzada emanez.
Gurutze Gorria boluntarioz osatuta dagoen eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sisteman integratuta dagoen erakunde humanitarioa da, esperientzia luzea du Euskadin larrialdi-egoeretan herritarrei laguntza emateko eta babes zibileko lanetan. Horrek euskal administrazio publikoaren lankidetza-erakunde eraginkorra bihurtzen du.
Akordio horrek Eusko Jaurlaritzak eta Gurutze Gorriak babes zibilaren arloan aholkuak eta gomendioak hedatzen laguntzeko konpromisoa ere jasotzen du, euskal herritarrek arriskuak eta larrialdi-egoeretan hartu beharreko neurriak hobeto ezagut ditzaten.
Segurtasun Sailari atxikitako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza arduratuko da dirulaguntza kudeatzeaz.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…