Categorías: albisteak-berriak

Mundaka, etxebizitza batean lapurretan harrapatu dute


24_0394 Mundaka, etxebizitza batean lapurretan harrapatu dute

Mundaka, etxebizitza batean lapurretan harrapatu dute

Servicio de prensa

2024-07-10

Ertzainek 47 urteko gizon bat atxilotu dute, Mundakako bizitza bakarreko etxe batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak eskailera bat erabili zuen leiho batera igo eta, kristalak hautsi ondoren, barrura sartzeko.

Atzo, asteartea, goizeko zazpi eta erdiak aldera, Ertzaintzari jakinarazi zioten Mundakako etxebizitza bateko segurtasun-alarma aktibatu zela. Herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila bat bertaratu zen, eta bigarren solairuko leiho bat zabalik zegoela eta leihoko kristalak hautsita zeudela ikusi ahal izan zuen. Polizia-dotazioa ohartu zen etxe barruan pertsonaren baten mugimenduak eta zaratak entzuten zirela.  Azkenean, emandako aginduen ondorioz, gizon bat irten zen etxetik, eta identifikatu egin zuten.

Zegozkion frogaketak egin ondoren eta etxean sartzeko leihora igotzeko eskailera bat erabili zuela egiaztatu ostean, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zuten gizona.

Atxilotua atzo bertan jarri zuten agintari judizialaren eskuetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

9 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

1 día hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace