Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariak José María Piris Carballo, ETAk hildako lehen haurra, omentzeko ekitaldian parte hartu du
Jagoba Álvarez Ereño Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariaren ustez, terrorismoaren biktimak oroitzeko ekitaldiak «guztiz beharrezkoak» izaten jarraitzen dute, ez baita soilik errespetua erakusten eta biktimei omenaldia egiten baitzaie; «memoria-ekitaldiak» ere badira, «hurrengo belaunaldiei gertatu zena transmititzeko aukera ematen dutenak». Bere ustez, «memoria bizirik mantentzea izugarrikeriaren aurkako garaipenik handiena da», eta, gainera, ETAk eragindako «zentzugabekeria guztiaren» aurrean erresistentzia ariketa bat da.
Hala ziurtatu du gaur goizean, San Vicente de Alcantarako Udalak (Badajoz) Jose Maria Pirisen oroimenez antolatu duen ekitaldian. Pirisen hilketa, 13 urte zituela, 1980ko martxoaren 29an gertatu zen Azkoitian, duela 44 urte, guardia zibil baten autoaren azpian jarritako bonba-pakete batek eztanda egin ondoren. ETAk hildako lehen haurra izan zen, talde terroristaren biktima izan ziren 22 adingabeen artean. Ekitaldian, bere oroimenez monolito bat inauguratu da, eta Álvarezek adierazi du Justizia eta Giza Eskubideen Sailak, María Jesús San José sailburuak zuzentzen duenak, memoriarekiko konpromiso «argia eta irmoa» duela.
Omenaldian José Maria Pirisen gurasoak izan dira, bakearen ikur ziren lau mitxoleta zuri eraman zituztenak. Halaber, ekitaldian izan dira San Vicente de Alcántararen udalbatza, Andrés Hernáiz de Sixte alkatearekin, Fernando García, José Mariaren haurtzaroko laguna eta 11 urte zituenean atentatuaren biktima izandakoa; José María Antón, Extremadurako Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentea; Juan Francisco Benito, Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea; eta Florencio Domínguez, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroko zuzendaria.
Agentes de la Ertzaintza detuvieron ayer en Zumaia a dos hombres, ambos de 31 años…
26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…