Categorías: albisteak-berriak

Bidean Bat, hirian mugitzeko zailtasunak minimizatzeko topaketa

binary comment

Dbusek antolatuta, Europako Mugikortasun Astearen barruan

Donostiako Udalak Europako Mugikortasun Astea dela-eta prestatu duen programazioaren baitan, Dbusek Bidean Bat ekimena egin du Alderdi Ederreko zabalgunean. Ekintzaren helburua da herritarrekin elkartzea,

hiriko autobus bat gidatzean dauden mugapenen berri emateko, eta hiritik mugitzean dauden arriskuak saihesteko eta zailtasunak minimizatzeko.
Goizean zehar, Dbuseko langile batzuek autobus bat gidatzeari buruzko bitxikeria batzuk ezagutarazi dizkiete Alderdi Ederrera hurbildu direnei, izan ere, autobusek dituzten neurri eta ezaugarriengatik, autobusak gidatzea eta auto bat gidatzea oso gauza desberdinak dira.

Parte hartzaileek zuzenean ikusi ahal izan dituzte zailtasun horietako batzuk, esterako, ibilgailuak dituen ikuspen mugak edo angelu itsuak. Era berean, Dbuseko langileek maniobra batzuk egin dituzte autobusekin, bertaratu direnek ikus dezaten zenbat leku behar den maniobra horiek egiteko.

Mugikortasuna hobetzen

Yarzak adierazi duenez, “garraio publikoa aitzindari zorrotza da, oraindik ere, gure hiriko mugikortasunerako; milaka pertsonak erabiltzen dute garraio publikoa, eta, gainera, funtsezko pieza dira hiriko bideetan zehar egunero egiten diren joan-etorrietan. Horregatik, bereziki garrantzitsua da autobus horiek gidatzen dituzten pertsonen lekuan jarri ahal izatea, ibilbideak egiterakoan dituzten beharrak eta zailtasunak ezagutzea eta, horrela, mugikortasunean inplikatutako kolektibo guztien arteko bizikidetza hobetzen laguntzea«.

Igor Gonzalezek, berriz, nabarmendu du “garrantzitsua dela honelako jarduerak antolatzea, hiriko hainbat kolektiboren partaidetzarekin, hiriko taldeen arteko harremanak hobetzeko aukera ematen dutelako. Azken batean sinergiak sortzea da helburua, bata bestearekin enpatizatuz, aldi berean arriskuak minimizatzeko eta hiriko mugikortasuna hobetzeko«.

Parte hartzaileek gida bat jaso dute arriskuak saihesteko gomendio eta aholkuekin, hiritik mugitzean eta autobusak gidatzean dauden zailtasunak minimizatzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

11 horas hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

14 horas hace

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

1 día hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

1 día hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

2 días hace