Categorías: albisteak-berriak

Ikertzaileen Europako Gauak zientzia eta dibertsioa uztartuko ditu berriro ere kalean

Foto: UPV/EHU.

Euskal Herriko Unibertsitateak bat egin du, beste urte batez, Europako Ikertzaileen Gauarekin. Ekimen hau Europako zientzia-dibulgazioko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat da. Aurten, Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan bezala ostiralean egingo da, irailaren 27an. Bosgarren aldia da UPV/EHUk topaketa horretan parte hartzen duena, G-9ko partzuergoarekin batera.

Jarduera nagusia 17:00etatik 21:30era izango da, Bilboko Areatzako kaian, Ikertzaileen Europako Gauaren Azoka hartuko duen  gunean.   Oraingo honetan, hainbat arlotako adituen eskutik zientziaz gozatzeko 31 stand izango dira ikusgai.

170 ikertzaile inguruk parte hartuko dute Gauan

Modu erakargarrian zenbait tresnaren funtzionamendua erakutsiko da: hala nola, minbizia detektatzeko eta tratatzeko laborategiko aparatuak, nanoimanak eta nanonabeak, edota erabilera medikua duten 3D inprimagailuak. “Isilik hitz egiteko” teknologia ere ezagutzeko aukera egongo da. Gure dietak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek osasunean duten eragina ezagutaraziko da. Parte hartzen dutenek hirietako temperatura jaisteko edo kutsadura murrizteko proposamenen berri izango dute. Beste hainbat ikerketa zientifikoren emaitzak aditzera emango dira, eremu ugaritakoak: polinizazioa, energia berriztagarriak, mikroalgak, itsasoa aztertzeko edo hiritetako bizi-kalitatea hobetzeko sateliteak, besteak beste. Matematika erabiliz asmamen-jokoetan aritzeko aukera egongo da.

Horretaz gain, UPV/EHUko emakumezko ikertzaileen ekarpenak ikustarazteko txoko berezi bat egongo da neska eta emakumezko nerabeen artean bokazio zientifikoa sustatze aldera.

Nazioarteko proiektu bat

G-9 partzuergoak antolatuta, Ikertzaileen Europako Gaua Europako Batasuneko 370 hiritan baino gehiagotan ospatuko da.  Unibertsitate-talde hori G9-Science4All proiektua garatzen ari da, Europako Batzordearen finantziazioaz. Ekimen hau , EBko Ikerketa eta Berrikuntzako Programaren  barruan dago.

Helburu nagusiak honako hauek dira: alde batetik, ikertzaileak herritarrengana hurbiltzea, haien lana eta gizarteari ekartzen dizkioten onurak ezagut ditzaten, eta beste aldetik, ikasleen artean karrera zientifikoak sustatzea, genero-oztopoak ezabatuz.

Proiektuaren ardatza Europar Batasunak munduko arazo sozial handiei irtenbideak emateko asmoz abian jarri dituen bost ikerketa eta berrikuntza misioak dira. Misio horiek minbizia, klima-aldaketara egokitzea (gizarte-eraldaketa barne), ura eta ozeanoak, hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak eta lurzoruaren osasuna eta elikagaiak dira. Horiek guztiek Europako Itun Berdearen, Minbiziaren Aurkako Europako Planaren eta Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) xedeak lortzen lagunduko dute.

OREgaua, Portugaleten

Era berean, Ikertzaileen Europako Gaua Portugaleteko Itsasgunean (Bilboko Ingeniaritza Eskolan) izango da irailaren 27an. OREgauak itsasoko energia berriztagarriak hurbilduko dizkie familiei, adin guztietarako joko eta jarduera zientifikoen bidez, arratsalde batean. Jarduerak 17:00etatik 22:00etara izango dira, eta itsas energia berriztagarriekin lotutako hitzaldiak, esperimentuak, erakustaldiak eta jolasak izango dira.

OREgaua ORE4Citicens partzuergoaren jardueretako bat da. Europar Batasunak diruz lagundutako proiektua da, eta Ikertzaileen Europako Gauaren barruan sartzen da. Haren helburu nagusia itsas energia berriztagarriak sustatzea da.

Itsas energia berriztagarrien alorreko Joint Research Laboratory on Offshore Renewabel Energy (JRL-ORE) ikerketa-taldeak bultzatu du ekimena. Tecnalia buru duen proiektuan, UPV/EHUrekin lankidetzan. Euskampus Fundazioa y BCAM-Basque Center for Applied Mathematics zentroek ere parte hartzen dute.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

9 horas hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

12 horas hace

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

1 día hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

1 día hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

2 días hace