Categorías: albisteak-berriak

Javier Hurtado sailburuak «Kazetaritza Aipamena Zinemaldian» 2024ri eman dizkio sariak

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak kazetaritza-lana aitortzeko saria eman du gaur Zinemaldian. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Zinemaldiaren berri ematen duten 2 kazetariri ematen die saria, Euskadi sustatzeko eta hedatzeko egindako lanagatik. Oraingoan, Begoña Piñak eta Rodrigo Fonsecak jaso dute saria.

Sailburuak gogorarazi du sariak Euskadira itzultzeko gonbidapena dakarrela berarekin, “Zinemaldian egiten duzuen lanaren zurrunbiloan sartuta, seguru aski, gozatu ezin izan duzuen Euskadiren eskaintzaz gozatu ahal izan dezazuen”. “Beren lana maite duten eta lana profesionaltasunez egiten duten kazetarien adibidea zarete” azaldu du sailburuak. “Gero eta beharrezkoagoak dira ahots kritikoak; fake news-ez, egiaztatu gabeko informazioez eta zarataz inguratuta bizi garen agertokiari argia emango dioten ahots kritikoak. Zuek bezalako kazetariak, enbaxadore bihurtuak, funtsezkoak zarete Euskadiren irudirako”.

Ildo horretan, sailburuak azaldu duenez, “Euskadin turismo jasangarria bultzatzen dugu. Ez dugu bisitari kopurua handitu nahi, baizik eta turista errespetutsuak bilatu, urteko edozein sasoitan gure kultura ezagutu eta gure lurraldea zeharkatu nahi duten turistak. Ildo horretatik, turismo desestazionalizatua sustatzen dugu, egonaldia luzatuko duena, gure askotariko eskaintzaren eta gure gastronomiaren gaitasun osoa ikusten duelako. Eta zuek irudi hori islatzen laguntzen duzue, nazioarteko proiekzio handiko Zinemaldiaren aitzakian. Pantailan ikusten ez dena kontatzeko aukera duzuen heinean”.

Begoña Piña

Begoña Piña 2013az geroztik Zinemaldiaren berri ematen du. Zineman eta literaturan espezialista da, eta Caimán, Fotogramas, Librújula, La Gran Ilusión eta Público hedabideetan kolaboratzen du, besteak beste. 2013az geroztik, azken hedabide horretarako, hain zuzen, ematen du Zinemaldiaren berri, egunero egiten dituen kronika eta elkarrizketen bidez. Horrez gain, CIMA emakume zinemagileen elkarteko prentsa-burua da, eta modu puntualean kolaboratzen du Zinema Akademiarekin.

Rodrigo Fonseca

Rodrigo Fonseca kazetari, idazle eta kritikari brasildarra da. Portugalen 2002an sortutako C7nema zinema-webgunerako idazten du, baita Brasilgo Sao Pauloko O Estadao eta Rio de Janeiroko Correio da Manha egunkarietarako ere. 2016an Zinemaldiaren berri ematen hasi zenetik, Zinemaldiak Brasilen izan duen inpaktua asko handitu da haren lanari esker. Izan ere, ez da eguneroko kroniketara mugatzen; urtean zehar zabaltzen da, Zinemaldian hautatutako filmak Brasilen eta Portugalen estreinatu ahala.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

13 horas hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

16 horas hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

22 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

22 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

22 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

2 días hace