Ertzainek 32 urteko gizon bat atxilotu zuten joan den larunbatean, urriaren 5ean, gauean, Irunen ibilgailu batzuetatik, leihoak hautsi ondoren, hainbat objektu lapurtzea leporatuta.
Joan den larunbat gauean, hamarrak laurden gutxi aldera, Ertzaintzako agenteei eskatu zieten Irungo kale batera joateko, kalean aparkatuta zeuden ibilgailu batzuetan, antza denez, lapurreta egin zutela esanez.
Lekura iritsi zirenean, agenteek ikusi zuten ibilgailu batzuen leihoak hautsita zeudela. Gainera, ingurua aztertu zutenean, kalean sakabanatuta hainbat objektu ikusi zituzten. Bertaratu ziren ibilgailuen jabeek objektuak jaso zituzten eta beren bilgailuetan zeuzkaten objektuak zirela adierazi zuten. Gainera, aipatu zuten beste objektu batzuk ere falta zirela, hala nola auto barruan zituzten arropak, janaria eta telefono bat.
Agenteek ingurua miatu zuten, eta handik gertu zegoen parke batean lekuko batek deskribatutako ezaugarriekin bat zetorren gizon bat ikusi zuten, eta, gainera, ibilgailuetako batetik lapurtutakoa izan zitekeen jaka bat zeraman jantzita. Agenteek gizona identifikatu zuten, eta ibilgailuen jabeek deskribatutako objektuekin bat zetozen hainbat gauza aurkitu zizkioten.
Hori dela eta, 32 urteko gizona atxilotu egin zuten indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.
Antzeko egitateengatik aurrekariak dituen gizona epailearen aurrera eraman zuten gero.
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…
Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…
Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…