Categorías: albisteak-berriak

Martxan da Donostiako mugikortasuna hobetuko duen Marrutxipiko lotune berria

binary comment

Lotura berriarekin, Gros, Egia eta Intxaurrondoko sarbideak hobetuko dira, eta Urumea ondoko errepideetako trafikoa arinduko da

Gaur, urriaren 11n, ireki da Marrutxipiko lotune berria Donostiako saihesbidean (GI-20). Azpiegitura honek trafikoaren pilaketa arinduko du hiriko ekialdeko sarreretan eta irteeretan, eta ibilgailuen zirkulazioa nabarmen hobetuko du trafiko handia duen ingurune osoan. Hala, aurreikuspena betez, ia bi urte eta erdiko lanen ostean, lotune berriak zuzeneko sarbidea eskainiko die Intxaurrondo, Gros eta Egiako auzoei, Urumea ibaiaren inguruetako sarreren trafikoa eta ohiko pilaketak nabarmen arinduz.

Eider Mendoza diputatu nagusiak azpimarratu duenez, “lotura berri hau Donostiarentzat ez ezik Gipuzkoa osoarentzat ere azpiegitura giltzarria eta estrategikoa da. GI-20 errepidea hobetzen du, Gipuzkoako ekialdea eta hiriburura lotzen dituen errepide nagusia, eta antolaketa berriak zirkulazioaren arintasuna eta segurtasuna bermatzen ditu, ingurune osoan eragin positiboa izango duelarik«.

Eneko Goia alkateak Foru Aldundiari eskerrak eman dizkio obra honetan egindako lanagatik, eta adierazi du “gure hiriko mugikortasunerako mugarri bat» dela. «Aspalditik espero zen jarduketa bat da, eta gure hiriko bideen zirkulazio-eskema eta ordenamendua hobetzen lagunduko du. Donostiako sarreren eta irteeren trafikoak eta ekialdeko auzoen mugimenduak berrantolatuko ditu. Gainera, pilaketarik handienak dituzten guneak arinduko ditu, milaka gidarirentzat zirkulazioan eta mugikortasunean hobekuntza nabarmena ekarriz«.

Zirkulazio arinagoa

Marrutxipiko lotuneak trafikoaren fluxua hobetuko du Gros auzoari dagokionez, bai Bilbotik, bai Irunetik datozen noranzkoetan. Bide-eskemak bi noranzko nagusietan banatuko du zirkulazioa: mendebalderantz (GI-20 Bilborako noranzkoa) eta ekialderantz (GI-20 Irunerako noranzkoa). Gainera, lotune honek hiriko ekialdeko auzoetara iristeko irteera espezifikoak ditu, Urumea ondoan dauden sarrera-bideetan pilaketak saihesteko.

GI-20aren azpiko pasabideen diseinuak hirigunea eta saihesbidea lotzeko zirkulazio arin eta azkarra bermatzen dute, ekialdetik eta mendebaldetik datozen sarrera-irteerak eraginkorragoak direlarik. Banaketa berriak nabarmen gutxituko du Urumeako sarrera-bideetako trafikoa, Bizkaia eta Gernikako Arbola pasealekuetako pilaketak arinduz, baita Garbera merkataritza-gunera doan biribilgunean ere. Halaber, trafikoa murriztea espero da Frantzia eta Federico García Lorca pasealekuetan.

Gainera, oinezkoentzako pasabide bat eraiki da lotunearen gainean, eta saneamendu-sistema berri bat ezarri da Monseko pasealekuan. Obra urrian osatuko da, hegaztien kolisioen kontrako biniloak jarrita, eta urte hasieran ingurumen-berreskuratze lanak gauzatuko dira. Monseko pasabidearen inguruan 300 zuhaitz baino gehiago landatuko dira, besteak beste, haritzak, lizarrak, astigarrak, urkiak, magnolioak, gereziondoak, gorostiak, elorriak eta hurritzak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

3 horas hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

21 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

21 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

21 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

1 día hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

1 día hace