Categorías: albisteak-berriak

Muskizen atxilotu dute Ortuellako etxe batean gertatutako sexu-eraso batengatik

Ertzaintzak 69 urteko gizon bat atxilotu du Muskizen, etxeko laguntzaile moduan etxean hartu zuen emakume gazte baten aurkako sexu-erasoa leporatuta.

Biktima duela gutxi iritsi zen Euskadira Hego Amerikako herrialde batetik, eta bere ezagun batek gomendatuta iritsi zen etxeko laguntza eskatzen zuen gizon bat bizi zen Ortuellako etxe batera.  

 Etxean finkatu eta denbora gutxira, orain atxilotu duten gizonak masajista zela esan zion, eta sexualki eraso egin zion masaje-saio batean. Biktima zer egin ez zekiela geratu zen babesgabetasun-egoeragatik, bai non zegoen ez zekielako bai lagundu ziezaiokeen ezagunik ez zuelako.

Gertaerak salatzera ertzain-etxera joan ondoren, ikerketaz arduratu ziren agenteek identifikatu zuten ustezko erasotzailea, eta honek biktima koakzionatu zuen salaketa ken zezan. Agenteek eskatuta, joan den astelehenean, sexu-erasoaren ustezko egilea Muskizeko Ertzain-etxera agertu zen, eta bertan atxilotu zuten sexu-erasoaren delitu bat leporatuta.

 Bestalde, erasoa gertatu zen etxea miatu zutenean, agenteek ehun bat landarez eta landareak hazteko beharrezko elementuz hornitutako marihuana-plantazio bat aurkitu zuten.  Era berean, egiaztatu zuten etxe horretako argindarra iruzurrez konektatuta zegoela, eta, beraz, osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatzeaz gainera, eginbideak ireki zizkioten argindarrarekin iruzur egiteagatik.  

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 horas hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

20 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

20 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

20 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

23 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

23 horas hace