Categorías: albisteak-berriak

Derioko taberna batean lapurreta egin duen gizona atxilotu dute atzetik segi ondoren

Ertzaintzako agenteek 39 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, astelehena, goizaldean, Sondikan, lehentxeago Derioko taberna batean indarra erabiliz egindako lapurretan parte hartzeagatik. Lapurreta egin ondoren, ibilgailu batean ihes egin zuen, eta ihesi zihoala, zirkulaziorako arrisku larriko egoerak sortu zituen, eta bere atzetik irten zen polizia-ibilgailuarekin talka egin zuen.

Atzo goizaldeko bostak baino lehentxeago, Ertzaintzari jakinarazi zioten norbait ustez lapurretan ari zela Derioko taberna batean. Herritarren babeserako dotazio bat berehala abiatu zen adierazitako lekura, eta bertatik presaka alde egiten ari zen ibilgailu batekin gurutzatu zen.

Delitu-egintza horretan inplikatuta egon zitekeela egiaztatu ondoren, auto susmagarriaren atzetik abiatu ziren. Gidariak, emandako jarraibideei batere jaramonik egin gabe, abiadura bizkortu zuen, errepideko gainerako erabiltzaileentzat arrisku larriko egoerak sortzen hasi zen, eta Sondika parean polizia-ibilgailuarekin talka egin zuen.

Istripua gertatu zenean, autoan zihoazen bi pertsonek autotik atera eta oinez jarraitu zuten ihes egiten eta, azkenean, gidaria inguruan geldiarazi ahal izan zuten. Auto barruan hainbat tresna eta dirua zuen kutxa erregistratzaile bat, Derioko tabernakoa, aurkitu zituzten.  

Beharrezko frogaketak egin ondoren, atxilotu egin zuten indarra erabiliz lapurreta egitea eta bide-segurtasunaren aurkako delitua leporatuta, eta ikerketa oraingoz zabalik dago, atxilotuaren laguntzailea identifikatu eta atxilotu ahal izateko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

17 horas hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

20 horas hace

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

2 días hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

2 días hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

2 días hace